Alvin Toffler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alvin Toffler (2006).

Alvin Toffler (New York, AEB, 1928ko urriaren 4a) estatubatuar soziologoa eta idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari gisa lan egiten hasi zen, Fortune, Horizon eta Life aldizkarietan. IBM multinazionalaren eta Rockefeller fundazioaren aholkulari izan da, eta eskolak eman ditu hainbat unibertsitate eta kultura-fundaziotan. Washingtonen berriemaile gisa lan egin eta doktoregoa lortu ondoren, etorkizuneko soziologiari buruzko eskolak eman zituen New School for Social Researchen. Haiek izan ziren futurologiaz emandako lehenengo eskolak eta ikasketak.

Tofflerek gertakizun sozialen azterketa dibulgazioaren bidez zabaldu eta sakondu beharraz hitz egiten zuen, eta "profeta sozialaren" ospea irabazi zuen horrela. Bere obren argitalpenak zirkulu akademikoetatik urrunarazi zuten, eta jendartera hurbildu, arrakasta handia izan baitzuten Future Shock (1970, "Etorkizuneko shocka") eta The Third Wave (1980, "Hirugarren uhina") lanek.

1960ko hamarraldiaz geroztik, bere emazte Heidi Tofflerren laguntza izan du liburuon idazketan, hura ere gizarte-aldaketen azterketan aditua baita, etorkizuneko mugimendu eta gertakizunen ikertzailea. Beste zenbait lan aipagarri: Previews & Premises (1983, WAurrerapenak eta premisakW); Powershift: Knowledge, Wealth and Violence at the Edge of the 21st Century (1990, WBoterearen aldaketaW), War and Anti-War (1993, WGerra eta antigerraW) eta Revolutionary Wealth (2006, WAberastasun iraultzaileaW).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]