Américo Castro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Américo Castro Quesada (Cantagalo, Rio de Janeiro, Brasil, 1885 maiatzaren 4a - Lloret de Mar, 1972ko uztailaren 25a) Noucentisme higikundeko espainiar filologo eta idazlea izan zen. Ikasketak Granadan egin zituen. Madrilen Ramón Menéndez Pidal eta Francisco Giner de los Ríosekin egin zuen lan. Estatu Batuetako Princetongo Unibertsitateko irakaslea izan zen. Besteren artean, obra hauek eman zituen argitara: El pensamiento de Cervantes (Cervantesen pentsaera, 1925), España en su historia (1948), La enseñanza del español en España (1922), Lengua, enseñanza y literatura (Hizkuntza, irakaskuntza eta literatura, 1924) eta Santa Teresa y otros ensayos (Santa Teresa eta beste saio batzuk, 1929).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]