Amílcar Cabral

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amílcar Cabral, Ginea Bissauko bandera atzean duela, Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiko seilu batean

Amílcar Cabral (Cabo Verde, 1921 - Konakry, 1973) Ginea Bissauko politikaria izan zen, Afrikak XX. mendean eman duen iraultzaile nagusietakoa.

[aldatu] Biografia

Nekazaritzako ingeniaria zen, eta Ginea Bissaun eta Angolan egin zuen lan.

1956an, P.A.I.G.C. (Cabo Verde eta Guinea-Bisauren Independentziarako Alderdi Afrikarra) sortu zuen. Borroka armatuaren aldeko izan zen, portugaldarren eta kolonialismoaren aurkako auziari irtenbidea emateko.

1963tik aurrera lurralde askatuak antolatzen hasi zen, portugaldarren mendeko Ginean, eta 1973an Ginea Bissauren independentzia aldarrikatu zuen, Portugalen kolonialismoa irtenbiderik gabe utzirik horrela.

Teorialari eta politikari argia, Amilcar Cabralek Afrikako zapalduen ahotsa eraman zuen nazioarteko batzar nagusi guztietara (NBE, Habanako Trikontinentala). Ginea Errepublikako Konakry hirian hil zuten Portugalgo gobernuak ordainduriko pistolari batzuek, 1973an.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Amílcar Cabral


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak