Ama Birjinaren Iragaitza (Mantegna)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ama Birjinaren Iragaitza
Andrea Mantegna 047.jpg
Andrea Mantegna, 1462 -1464
tenpera eta urrea ohol gainean
54 × 42 cm
El Prado museoa

Ama Birjinaren Iragaitza Andrea Mantegnak 1462-64an egindako margolana da. Egun El Prado museoan dago, Madrilen.

Mantegnak Mariaren bizitzako azken uneak irudikatu zituen, arkitektura klasikoek zehaztutako espazio batean. Zoladura koadrodunak Ama Birjinaren ohera eramaten ditu behatzailearen begiak. Atzealdean, aintzira bat dago, zein Mantuan garai hartan (egun ez) zeudenen erreprodukzio xehea baita. Koadro hau gaztelu horretako kapera bateko apaindura zen, egun Florentziako Uffizi museoan dauden beste hiru oholekin batera.

Mantuako kapera hori desegin ondoren, koadro hau Ferrarara eraman zen. Egun han gordetzen dira koadro hau osatuko lukeen beste zati bat, Jesus Ama Birjinaren arimarekin alegia (horregatik agertzen dira zutabeak bukatu gabe goiko aldean). Ondotik, Ingalaterrako Karlos I.aren bildumara pasa zen, baina, hura 1649an exekutatuta, haren ondasunak enkatean saldu zituzten, eta Espainiako Filipe IV.ak erosi zuen margolan hau.