Amaiurko gudua

Koordenatuak: 43°12′N 1°30′W / 43.2°N 1.5°W / 43.2; -1.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaiurko gudua
Iberiar Penintsulako Gerra-Pirinioetako kanpaina
Data1813ko uztailaren 25a
LekuaAmaiur  Nafarroa
43°12′14″N 1°28′53″W / 43.20389°N 1.48139°W / 43.20389; -1.48139
Koordenatuak43°12′N 1°30′W / 43.2°N 1.5°W / 43.2; -1.5
EmaitzaFrantziarren garaipena
Gudulariak
Bandera de Francia. Frantziako Lehen Inperioa Erresuma Batua
Buruzagiak
d'Erlon jenerala Stewart teniente-jenerala
Indarra
21.000 soldadu 7.000 soldadu
Galerak
2.000 erori edo zauritu 1.347 erori edo zauritu

Amaiurko gudua Espainiako Independentzia Gerra garaian gertatu zen gudua izan zen, 1813ko uztailaren 25ean hain zuzen ere[1]. Guduan Frantziako Inperioaren tropak britainiar tropei eraso egin zieten. Soult mariskalaren Pirinioetako kanpainaren barnean kokatzen da.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wellingtonek Gasteizko guduan Joseph Bonaparte menderatu ondoren, Donostia eta Iruñea hartzeko erasoaldiei ekin zion, frantziarrak Iberiar Penintsulatik botatzeko.

Wellington Donostia konkistatzeko ahaleginetan zegoenean, portuak garrantzi estrategikoa zuenez, 11.000 lagun bidali zituen Iruñera O'Donnell jeneral espainiarraren agindupean. Frantziarren kontraerasoa saihesteko Rowland Hillen gudarosteari eskatu zion Pirinioetatik 80 kilometroko luzera zuen frontea kontrolatzea, batez ere, mendiko pasabideak[2].

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chas Omanek 1922an egindako eskema.

Porrotaren ondoren Soult mariskalak laster berrantolatu zuen bere armada eta Iruñeko goarnizioa babesteko erasoaldia bota zuen Amaiur eta Orreagako pasabideetatik[3]. Amaiurretik frontea apurtuko zuen armada hiru dibisiok osatuta zegoen, Guardia Nazionalaren zenbait unitatez gain. d'Erlon jeneralak guztira 21.000 soldadu inguru zuzendu zituen. Pasabidea defenditzeko Sir William Stewartek zuzendutako 2. dibisioa zegoen eta pasabidean bertan John Cameronen 1. brigada eta Pringleren 3. brigada, beste zenbait kilometro barnerago izanik.

Napoleondar armada Urdazubitik 10:30tan pasa zen. Stewart, Orreagan tiroak izan zirela jakinda, inguruak miatzen aritu zen, Pringle pasabidean utzita.

Frantziarrek Pringle gainditu zuten, nahiz eta honek gogor eutsi. Bere 400 laguneko Highlander batailoi erdiak 20 minutuz gelditu zuen frantziar dibisoi osoa, unitatearen erdia erori bazen ere. Baina kopuruak hain ezberdinak ziren ezen britainiarrek laster atzera egin behar izan baitzuten.

Arratsaldeko 14:00tan Stewartek atzera egiteko eta defentsarako kokagune hobea topatzeko agindua eman zuen. Ordubete geroago, frantziarrek garaipena lortzekotan zeudenean, hiru britainiar batailoik (1.500 lagun inguru) frantziar hegala eraso eta d'Erlonek zalantzak izan zituen, ziria sartuko ez ote zioten britainiarrek.

Arratsaldeko 20:00tarako britainiarrek Orreagan gertatutakoaren gainean zeuden eta erretiratu ziren Iruñera.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada aliatua berrantolatu eta Sorauren inguruan aurre egin zuen.

Wellington Donostia eta Iruñea setiatzeko armada bitan zatitzea "gudan egindako akatsarik handienetako bat" izan zela onartu zuen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]