Amale Arzelus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amale Arzelus Arrieta
Amale Arzelus

Euskarazko irratsaioen lehenengo emakume esataria.

Jaiotza 1924
Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lanbidea Euskaltzale eta irrati esataria.

Amale Arzelus Arrieta (Donostia, Euskal Herria, 1924ko otsailaren 19a - ) euskaltzale donostiarra da.

[aldatu] Biografia

1924an jaio zen Donostian, Ander Arzelus LUZEAR eta Amalia Arrieta ren sendian. Txikitatik, bere aitaren eskutik, euskeraren aldeko lanetan aritu zen, bai euskal irratian, baita ere antzez lanetan ([neskamearen marmarrak] antzerkitxoa berak antzezteko idatzi zuen).

1936ko Gerra Zibilean, Bilbotik igaro ondoren Ipar Euskal Herrira joan zen sendi osoarekin, aita dena den, Santoñan preso hartu eta 1944ra arte kartzeleraturik egon zen.

1948an, Elbira Zipitriarekin batera, ikastola klandestinoak sortu zituzten Donostian, bakoitzak bere etxean. Urte berean Andoni Zinkunegirekin ezkondu zen eta urtebete beranduago euren lehen semea jaio zen, Ander izenekoa.

1968ra arte jarraitu zuen haur-ikastolekin eta ordutik aurrera adinekoekin jarraitu zuen beste urte askotan.

Euskerazaintzako kide da gaur egun.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak