Amarcord

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:36, 23 urtarrila 2016

Amarcord (euskaraz "Gogoratu") 1973ko Federico Fellini italiar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Pupella Maggio, Armando Brancia, Magali Nöel, Ciccio Ingrassia, Nando Orfei, Luigi Rossi, Bruno Zanin eta Gianfilippo Carcano. Nino Rota eta Carlo Rota konposatzaileen musika banda du.

1974ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua

Laburmetraia 1930eko hamarkadako Italia faxista garaian Borgo izeneko herri batean bizi diren hainbat pertsonaien bizimodua agertzen da, tartean nerabe talde bat, herri hau berez, Federico Felliniren Rimini hirian oinarritzen da.

Hasieran itxuraz usadiozko italiar filma dirudiena, laisterrera ironia, fartsa eta esperpentua bereganatuz joango da.

Filmaren izenburua Emilia-Romagna eskualdeko berezko emiliano-romagnolo hizkeraren a m'arcòrd ("gogoratzen dut") esaldiaren laburdura da, hain zuzen ere, Rimini kokatzen den eskualdea delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak