Amaren alabak
Wikipedia(e)tik
Amaren alabak sei emakume zuberotarrek osatutako musika talde berezia da. A capella kantatuz, emanaldietan kantuak koreografiaz laguntzen dituzte, eszenografia xume batekin.
Nagusiki euskaraz kantatzen badute ere, beste herrialdeetako kantoriak ere beren errepertorioan sartzen dituzte, hala nola frantsesa, okzitaniera, gaztelera eta portugesa. Zuberotar tradizioko kantumoldea eta eragin modernoak nahasten dituzte.
[aldatu] Taldekideak
Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar.

