Amaryllidaceae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaryllidaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
Familia Amaryllidaceae
J.St.-Hil. nom. cons.
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakAmaryllidaceae alkaloids (en) Itzuli

Amarillidazeoak (Amaryllidaceae) Asparagales ordenako landare-familia bat dira. Landare belarkara eta bizikorrak dira, erraboildunak edo errizomadunak. Familiak 1.600 espezie inguru ditu, 73 generotan banatuak, eta mundu osoan banatuta dago. Hiru subfamiliatan banatuta dago: amarillidideoak (Amaryllidoideae), allioideoak (Allioideae) eta agapantoideoak (Agapanthoideae).

Amarillidazeoek garrantzi ekonomikoa dute, baita kulturala ere. Espezie asko jangarriak dira (Allium generoa da garrantzitsuena: tipula [Allium cepe], baratxuria [Allium sativum], porrua [Allium ampeloprasum], tipulina [Allium schoenoprasum], eta abar). Allioideoek balio antiseptikoa dute, eta sendabelar gisa erabiltzen dira. Landare apaingarritzat erabiltzen diren espezieak ere ugariak dira, oso erabiliak lorategietan, hala nola nartzisoak (Narcissus sp.).

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaryllidoideae subfamiliako generoak (sinonimoak parentesi artean):

Allioideae subfamiliako generoak (sinonimoak parentesi artean):

Agapanthoideae subfamilia generobakarra da: Agapanthus L'Hér.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]