Amazonasko eskualdea (Kolonbia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
RegiónAmazónica.png

Amazonasko eskualdea Kolonbiako hego-ekialdean dagoen eskualde naturala da. 403.348 km²-ko azalera dauka, hots, herrialdeko azaleraren %35,3a[1].

[aldatu] Deskribapena

Amazonasko eskualdeak iparraldean Orinoquíarekin du muga, hegoaldean Putumayo eta Amazonas ibaiekin, mendebaldean Ekialdeko mendilerroarekin eta ekialdean Brasilekin eta Negro ibaiarekin.

Amazoniaren Kolonbiako zatia da. Erliebea oso laua da eta klima beroa eta euritsua. Oihan tropikalak eremu zabalak estaltzen ditu. Ibai emaritsu ugarik zeharkatzen du lurraldea: Caquetá, Putumayo, Vaupés, Negro, Guainía, Apaporis, Yarí eta Orteguazak.

403.348 km²-ko eskualde honetan 892.392 lagun baino ez dira bizi (dentsitatea 2,6 biz/km²). Hiri handienak Florencia, Leticia, Mocoa, Puerto Leguízamo, San José del Guaviare eta Mitú dira. Guainía, Vaupés eta Amazonas departamenduetan populazio gehiena indigena da[1].

[aldatu] Departamenduak

Halaber, Guainia departamenduak (Inírida hiriburua) zati bat dauka eskualde honetan.

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b Todacolombia.com: Regiones naturales
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak