Ambrogio di Spinola
Wikipedia(e)tik
Velázquezen Bredako errendizioa.
Ambrogio di Spinola (Genoa, Italia, 1569 - Castelnuovo di Scrivia, Italia, 1630) Espainiako Armadako militarra izan zen. Filipe III.a Espainiakoaren gobernuarekin hitzarmena egin ondoren, Herbehereetara joan zen gudaroste baten buru, eta Ostende konkistatu zuen (1603). Gero, Flandesko gudarostearen buru izendatu zuten; Maurizio Nassaukoaren kontra borrokatu zen, eta holandarrei hainbat hiri eta gotorleku kendu zien. 1625ean Breda konkistatu zuen. Madrilgo gortean aldi batez izan ondoren, Milango gobernadore izendatu zuten (1629), eta Mantua eta Monferratoko Oinordetza gerran, Italian zeuden espainiar gudarosteen buruzagia izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.