Ambroise Paré
Wikipedia(e)tik
Ambroise Paré (Bourg-Hersent, Lavaletik gertu, Frantzia, 1509 - Paris, Frantzia, 1590) frantses kirurgialaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Henrike II.aren, Frantzisko II.aren, Karlos IX.aren eta Henrike II.aren sendagile izan zen.
Odol-jarioak geldiarazteko, arteriak lotzeko metodo bat asmatu zuen; ortopedia-azterketak ere egin zituen.
Kirurgiari buruzko lanak argitaratu zituen: La Method de traicter les playes faites par les arquebuses et aultres bastons a feu (1545, Arkabuzek eta beste su-armek eragindako zauriak sendatzeko metodoa).
Kirurgia modernoaren aitzindaritzat hartzen da Pare.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.