Ambroise Thomas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ambroise Thomasen erretratua

Ambroise Thomas (Metz, Frantzia, 1811 - Paris, Frantzia, 1896) frantses musikagilea izan zen.

[aldatu] Biografia

Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1832. urtean Erromako saria irabazi zuen. Ballet batzuk idatzi zituen Parisko operarako, baina 1840. urtetik aurrera opera komikoa landu zuen batez ere. Arrakasta handia lortu zuen Mignon (1866) eta Hamlet (1868) operekin.

1852. urtetik aurrera, Parisko kontserbatorioko konposizio-irakasle izan zen, eta 1871. urtetik aurrera, zuzendari.

Idatzi zituen beste lan aipagarri batzuk: Raymond (1851), Le carnaval de Venise (1857), Françoise de Rimini (1882) operak; korurako lanak, ganbera-musika eta abestiak.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Ambroise Thomas


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak