Amenorrea
Emakumearengan, amenorrea hileroko-isuririk ez izatea da. Haurtzaroan, haurdunaldietan eta bularra ematerakoan eta menopausiaren ondoren gertatzen den gertakari fisiologikoa da. Amenorrea patologikotzat jotzen da 18 urteak pasaturik gertatzen bada, hilekorik azaltzen ez bada, alegia, eta bi ziklo baino denbora gehiago irauten bada. Patologia hau sortarazten duten arrazoiak era askotakoak izan daitezke: jatorri endokrinoa dutenak, batez ere obulutegiaren funtzionamendu gorabeherak; jatorri ginekologikoa dutenak, ernalkinen tuberkulosia eta arazoak ematutuan izaten dira gehien agertzen direnak; jatorri anitzekoak, eritasun askok baitute eragina emakumearen hileko-isurian, (tuberkulosi-anemia, anemia); kirurgiaren bidez emakumea antzutzearen ondorioz sortzen direnak. Zenbait hormonek ere eragozten dute odol-isuria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.