America Vera-Zavala

Wikipedia, Entziklopedia askea
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:09, 15 abuztua 2016
America Vera-Zavala
America Vera-Zavala
America Vera-Zavala 2014an
Datu pertsonalak
Izen osoa America Vera-Zavala
Jatorrizko izena America Vera Zavala
Jaio 1976ko urtarrilaren 16a (48 urte)
(Errumania)
Webgunea http://americavz.com/

America Vera-Zavala (Errumanian, 1976ko urtarrilaren 16an) txiletar eta perutar jatorriko suediar politikari eta idazle politikoa da. Suediako Alderdi Ezkertiarreko kidea da. Justizia globalaren aldeko mugimenduko ekintzaile sutsua da. 2001ean Suediako ATTAC atalaren sortzailetako bat izan zen.

Errumanian jaioa, America Luis R. Vera txiletar film-zuzendariaren eta María Rosario Zavala perutarraren alaba da. Gaztetan Suediara joan zen bizitzera eta Stockholmeko Åkersberga aldirian hazi zen. 1993an Ezker Gazteko kide egin zen, Alderdi Ezkertiarraren gazte erakundekoa. Bruselan bizi izan zen 4 urtez, non Alderdi Ezkertiarreko laguntzaile izan zen Europar Parlamentuan.

Americak hainbat lan argitaratu ditu demokrazia parte-hartzailearen eta globalizazioaren inguruan.

Bibliografia

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: America Vera-Zavala Aldatu lotura Wikidatan