American Beauty

Wikipedia, Entziklopedia askea

American Beauty (euskaraz Amerikar Edertasuna) 1999ko filma da, Sam Mendesek zuzendua. Kevin Spacey, Annette Bening, Thora Birch, Wes Bentley, Mena Suvari, Chris Cooper, Peter Gallagher eta Allison Janney aktoreek antzeztu zuten.

Filmak 5 Oscar irabazi zituen: film onenarena, zuzendari onenarena, gizonezko aktore onenarena Kevin Spaceyentzat, argazkilaritza onenarena eta jatorrizko gidoi onenarena.

Filmean egungo bizitza modernoaren testuinguruan amodioa, askatasuna, edertasuna, zoriontasuna eta familia gaiak, besteak beste, jorratzen dira.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lester Burnham (Kevin Spacey) krisialdian dagoen berrogei urtetik gorako gizona, Carolyn (Annette Bening) emaztea eta lanarekin ezkondua dago, bizitza guztiz monotonoa daramaralarik. Behinola alabaren (Thora Birch) laguna den (Mena Suvari) neska gazte nerabea ezagutu eeta hartaz guztiz erakarria sentituko da.

Aktoreak

Pertsonaia Aktorea
Lester Burnham Kevin Spacey
Carolyn Burnham Annette Bening
Jane Burnham Thora Birch
Frank Fitts kolonela Chris Cooper
Barbara Fitts Allison Janney
Ricky Fitts Wes Bentley
Angela Hayes Mena Suvari
Buddy Kane Peter Gallagher

Kanpo loturak