American History X

Wikipedia, Entziklopedia askea

American History X (euskaraz "Amerikar X Istorioa") Tony Kayek zuzendutako 1998ko filma da, eta arrazakeria eta skinheaden mundua aztertzen du. Ameriketako Estatu Batuetan 1998ko urriaren 23an estreinatu zen. Edward Norton, Edward Furlong, Beverly D'Angelo, Avery Brooks, Stacy Keach, Jennifer Lien, Fairuza Balk, Elliott Gould, Ethan Suplee, Guy Torry eta William Russ aktoreek antzeztu zuten.

AEBtako arrazakeria eta neonazismoaren fenomenoa ukitzen ditu. Filmak 23 milioi dolar eskuratu zituen mundu osoko zinemetan. Edward Norton aktoreak Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Derek (Edward Norton) Los Angeles hiriko neonazi gazte bat furgoneta ohostu nahio zion arraza beltzeko gazte bat erailtzeagatik espetxeratua izan zen. Espetxean gainontzeko preso neonazien jokamoldeak begiak ireki eta gazte beeltz baten adiskide bilakatu ondoren aske gelditzean, jada beste pertsona berri bat izango da eta iraganean murgildua egon zen bortizkeria, gorroto eta arrazakeria mundu horretatik urrundu eta Danny (Edward Furlong) anai txikiak bere bide okerra jarrai ez dezan saiatuko da, Danny nerabeak Derek anai nagusiagoa eredutzat baitu.

Aktoreak

Kanpo loturak