Americano (2005eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:21, 22 urtarrila 2016

Americano (euskaraz Amerikarra) 2005eko Kevin Noland estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan, Joshua Jackson, Leonor Varela, Timm Sharp, Ruthanna Hopper eta Dennis Hopper aktoreek antzeztu zuten.

Ia osoki 2003ko udan Iruñean filmatua eta Sanferminetan girotua izan zen, bai eta Nafarroako Zubieta udalerrian ere (hainbat eszena), zubietarrek etxra modura jardun zutelarik.[1]

Argumentua

Chris, Ryan eta Michelle (Joshua Jackson, Timm Sharp eta Ruthanna Hopper) Europan barna oporrak pasatzera etorri diren hiru gazte estatubatuar dira. Euskal Herrira iristean Chrisek bere maleta galdu eta horrek bere herrialdera itzulera atzeratuarazi eta kasik ezagutzen ez duen Adela (Leonor Varela) izeneko iruindar emakume misteriotsuaren atzetik abiatzeko aitzakia izango du, horretan ari dela australiar bat eta Riccardo (Dennis Hopper) izeneko gizon probokatzaile bat ere ezagutuko ditu. Bestalde, Ryan eta Michellek bidaia heuren bikote harremanari buruz gogoeta egiteko aprobetzatuko dute, jada AEBtako "mundu errealera" itzultzeko unea iristear baidute, biak berriz ere egunerokotasunean murgilduz...

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Kevin Noland zuzendariaren Americano filma pantaila handira iritsi berri da, de Kevin Noland, Zubieta eta Iruñean filmatutako eszenekin

Kanpo loturak