Amerika

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:00, 27 urtarrila 2016
Amerika
Azalera42.549.000 km²
Biztanleria911.000.000 (2008)
Biztanle-dentsitatea21 bizt/km²
Jentilizioamerikar
Herrialdeak35
Dependentziak19
Hizkuntzakingeles, gaztelania, portuges eta besteak
Ordu-eremuakUTC-10-UTC
Hiri nagusiakMexiko Hiria, New York, São Paulo, Los Angeles, Buenos Aires

Amerika Ozeano Atlantiko eta Ozeano Pazifikoaren arteko lur eremua da. Bi azpikontinente ditu, Ipar Amerika eta Hego Amerika, tartean Erdialdeko Amerika dagoela. Horregatik Amerikak ere erabiltzen da (Ameriketan, Ameriketara...).

Latin Amerika edo Latinoamerika izenak biltzen ditu latinetiko hizkuntzak nagusi dituzten Amerikako herrialdeak. Hispanoamerika, berriz, gaztelania hizkuntza nagusi duten Amerikako herrialdeak dira.

Etimologia

Nahiz eta bere biztanle ez zuen bere lurra kontinentetzat hartzen , Erdialdeko Amerikako kulturek Abya Yala zioen bere lurrari eta gertuko aztekek Cem Anahuac (nahuatlezko izena, «ur handien artean dagoen lurra» esan nahi duena). Era berean, Europan bikingoek Vinland zioen lur berriei. Hala ere, ez batak ez besteek ez zituzten lurrak kontinente berritzat.

Martin Waldseemüller kartografo alemaniarra Kristobal Kolon 1492an aurkitutako lurrei deitzeko Amerika hitza erabili zuen lehenengo pertsona zen. Honek 1507 urte inguru bere Cosmographiae Introductio liburuan Amerika hitza aukeratu zuen Amerigo di Vespucci italiarraren omenez. Beste kontinente bezala, izena latinizatu eta andreratu zuen.

Gero, Erresuma Batuak iparraldeko Amerikako lurrak kolonizatu zituenean, bere kolonoei Americans zioen. Horrexegatik Ipar Amerikako bere hamahiru koloniek independentzia lortu zutenean, bere buruari Ameriketako Estatu Batuak izena jarri zioten, eta bere biztanleei Americans deitu beste amerikarrei kontuan hartu gabe.

Historia

Oraindik data eztabaidan dagoen arren, ziurra da Amerikako lehendabiziko biztanleek Asiatik etorri zirela, bai Siberiatik Beringeko itsasartearen bitartez, bai Mongoliatik eta beste ibilbideak erabiltzen.

Neolitikotik europarrek kontinentea ikusi arteko aroan, Amerikan zibilizazio nagusi batzuk bizi ziren:

Historialari batzuek Leif Ericson bikingoak Ternuan 1000 urte inguru koloniak sortu zituela esan arren, ez ziren luzaroko iraundu. Hori dela eta, Amerika ikusteko lehendabiziko europarra 1492ko urriaren 12an Kristobal Kolon zela esan dezakegu. Europarren etorrera hondamen demografikoa esan nahi zuen bertoko amerindiarrei. Espainiak azteka, maia eta Inka zibilazioak konkistatu eta bere Inperio finkatu zuen Ozeano Barearen kostaldean eta Rio de la Plata bokalean. Portugalek, berriz, gaur egungo Brasil konkistatu zuen. Frantziak Kanada, Guyana eta beste uharte txikiak, Erresuma Batuak Ipar Amerikako ekialdeko kosta eta zenbait uharte Karibean, Herbehereek eta Danimarkak Karibeko uharteak, eta Errusiak Alaska eskualdea.

Hala ere, zenbait tribu amerindiarrek bere independentzia mantendu zuten ia XIX. mendeko bukaera arte: Patagonian, Mato Grosson, Amazonian edo Ipar Amerikako larredietan: horrela Maputxeak, Hetak, Rankelak, algonkinoak, komantxeak, inuitak, etabar.

Hiru mendez europar botereen pean izan ondoren, amerikarrek independentzia berreskuratu zuten: 1776an Ameriketako Estatu Batuak, 1804an Haiti, 1809ko altxamenduaren ondorioz Argentina, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Txile, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Uruguai eta Venezuela, 1844an Dominikar Errepublika eta 1898an Kuba, 1822an Brasil 1867an Kanada eta XX. mendean Karibeko uharte batzuk. Gaur egun, oraindik badaude zenbait herri eta lurralde britainiar, frantses edota nederlandar kontrolpean.

Behin independentzia lortuta, nazio berriak munduko historiako protagonista bihurtu dira, hala nola, Estatu Batuak munduko superpotentzia bihurtzearekin, Mexikoko Iraultzarekin (1910-1917), edo Kubako Iraultzarekin (1959).

XIX. mendez geroztik, Amerikako herrialdeek batasuna bilatu dute panamerikanismoaren doktrinari jarraituz, horrela sortu dituzte Amerikar Estatuen Erakundea (1948), NAFTA Ituna, Mercosur eta Caricom (Karibeko komunitatea).

Geografia fisikoa

Sakontzeko, irakurri: «Amerikako geografia»

Bere 42.262.142 km² arearekin, Amerika munduko bigarren lurralde multzorik handiena da (Asia da lehendabizikoa),lurreko %8,3a eta munduko biztanleriaren %14a du. Iparraldeko Ozeano Artikoko Columbia lurmuturretik (58ºI) hegoaldeko Drake pasabideko Diego Ramirez uharteetara (56ºH) doa eta ekialdeko Brasilgo Branco lurmuturretik (34°47'M) mendebaldeko Aleutiar uharteetako Attu uhartera (173°11'E).

Amerika bi azpikontinentetan banatuta dago: Ipar Amerika eta Hego Amerika. Plaken tektonika teoriaren arabera, bi lur multzoak miloika urte eman zituen bananduta, baina Gondwana eta Laurasia hautsi zirenean, azpikontinente biak bidaiatu ziren eta Erdialdeko Amerika sortu zen batzeko.

Eskualde geografikoak
Ipar Amerika Hego Amerika
Kanadako artikoa
Arro Handia
Zabaldi handiak
Aintzira Handiak
Erdialdeko Amerika
Antillak
Orinokoko lauak
Amazonia
Andeak
Andeetako goi-ordokia
Gran Chaco
Guyanak
Pampa
Hego Konoa
Patagonia

Mendiak

6.959 metrotako Aconcagua, Amerikako mendirik altuena
Mendi altuenak
Mendia Altuera Herrialde
Aconcagua 6.959 Argentina
Ojos del Salado 6.893 - Argentina
Pissis mendia 6.795 Argentina
Huascaran 6.746 Peru
Llullaillaco 6.739 - Argentina
Cerro Mercedario 6.720 Argentina
Yerupaja 6.617 Peru
Sajama 6.542 Bolivia
Antofalla 6.440 Argentina
Illimani 6.438 Bolivia

Aintzirak

Titikaka

Ibaiak

Amerikako ibairik luzeenak
Ibaia Km Herrialde
Amazonas 6.440 Peru, Kolonbia, Brasil
Misisipi-Missouri 6.019 Ameriketako Estatu Batuak
Madeira 3.239 Bolivia, Brasil
Mackenzie 4.240 Kanada
Parana-Rio de la Plata 4.200 Argentina, Brasil, ,
São Francisco 3.199 Brasil
Yukon 3.185 Ameriketako Estatu Batuak
Bravo ibaia edo Grande ibaia 3.033 Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak
Saskatchewan 2.575 Kanada
Colorado ibaia 2.333 Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko
Orinoko 2.150 Venezuela,Kolonbia
Mamore 2.000 Bolivia
Columbia ibaia 1.953 Ameriketako Estatu Batuak
Magdalena ibaia 1.543 Kolonbia
San Laurendi ibaia 1.223 Kanada

Klima

Bere azalera dela eta, Amerika munduko klima osoak daude: Mexikoko kostaldean eta Brasilgo hegoaldean epela, Erdialdeko Amerikan klima tropikala eta oihana, basamortua Sonoran edo Atacaman, estepak eta tundra Alaskan edo Kanadan eta klima polarra Groenlandian.

Giza-geografia

Banaketa administratiboa

Amerikan 35 herrialde, 17 dependentzia, hiru departamendu eta Elkartutako Estatu Libre bat daude.

Etnografia

Amerikako biztanleria hiru multzo etnikotik dator: bertoko amerindioak eta inuitak; europarrak (espainiar, portugaldar, britainiar, frantziar, italiar, alemaniar, nederlandar, danimarkar eta eslaviar jatorrizkoak) eta Afrikatik ekarritako esklabuen ondorengoak. Hori dela eta, kontinentea mestizoa dela esan liteke.

Hizkuntzak

Amerikan erabiltzen diren hizkuntzak bostehun baino izan arren, nagusiak hauek dira:

Kultura

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerika Aldatu lotura Wikidatan