Amerikar ametsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuetara iritsitako etorkinek ikusten zuten Askatasunaren Estatua amerikar ametsaren ikonoa bilakatu da.

Amerikar ametsa (ingelesez: American Dream) Ameriketako Estatu Batuetako herritarrek nahiz bertara joaten diren etorkinek euren bizi-proiektuak gauzatu eta bizimodu arrakastatsua lortu ahal izango dutela baieztatuz zabaldu den mito eta ideia da. Ezerezetik abiaturik eta adorez jokatuz arrakasta lor daitekeelako ideia hau Ameriketako Estatu Batuetako liberalismo politiko eta ekonomikoan oinarritzen da, baina errealitatetik urrun dago, klase sozialen arteko mugikortasuna Estatu Batuetan beste herrialdeetan baino txikiagoa dela frogatu baita.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]