Amerikaren aurkikuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kolon Amerikara iristerakoan

Amerikaren aurkikuntza deritzo 1492ko urriaren 12an europar talde batek, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iristeari, Espainiako Errege-erregina Katolikoen agindupean. Historia unibertsaleko une gorenetariko bat dela esan ohi da, aurkikuntza hark, bortitza izan zen arren, bi giza mundu oso desberdinen topaketa ekarri baitzuen, ordura arte bakoitzak bere bidea jarraitu zuen bestea existitzen zela ere jakin gabe. Aurkikuntzak oso eragin handia izan zuen Europan, eta mundu modernoaren abiapuntu izan zen.

Kristobal Kolonek uste zuen Asiara iritsi zela -garai hartan Indiak izendatua- eta uste horrekin utzi zuen mundua, europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.

Amerikaren aurkikuntza esapidearen inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikaren aurkikuntza hitza ez dute egokitzat jotzen amerikar gehienek. Kolon Ameriketara iritsi zenererako Amerika dagoeneko oso populatuta baitzegoen eta Amerikako bertakoek esploratuta baitzuten lurralde guztia Kolon iritsi zenerako.

Historialari batzuk Kolon Ameriketara iritsi edo espainiarrak Ameriketara heldu izenaz deitzea gomendatzen dute.

Aurkikuntzaren ondoren Amerika kolonizatzeko prozesua hasi zuten Europako estatu batzuek. Europarrak arlo batzuetan teknologikoki aurreratuagoak zirela aprobetxatuz, Espainiak, Portugalek, Holandak, Ingalaterrak eta Frantziak amerikar lurrak kolonizatu zituzten.

Garaiko aurkikuntzen arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai horretan Espainiak eta Portugalek hainbeste lur berri aukitzearen arrazoi nagusiak hauexek izan ziren:

  • Nabigazio tresnak hobetzea, garai hartan iparrorratza, nabigazio-kartak eta astrolabioa erabiltzen hasi ziren, hirurak horientatzeko. Gainera bi erreinuek itsasontziak hobetu zituzten eta karabela sortu, horrela kostaldetik hurrundu eta itsaso zabalean nabigatzea seguruagoa zen.
  • Lur biribila, liburuak azaldu ziren mundua biribila zela esanez: Imago Mundi adibidez. Liburu honen eragina handia izan zen oso, eta nabigatzaile eta abenturazale irten ziren itsasora ospea eta izen ona lortzeko.

Kolonen aurreko kulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Kolonen aurreko kulturak (Amerika)

Espainolak Amerikara iritsi zirenean, kontinenteko biztanleak tribu sakabanatuetan zeuden taldekatuta. Tribu horien bizimodua Neolitokoaren parekoa zen, ehizatik eta bilketatik bizi ziren. Aztekek, maiek, eta inkek bakarrik zuten historia eta gizarte eta politika antolamendu konplexua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerikaren aurkikuntza Aldatu lotura Wikidatan