Ameriketako Estatu Batuak
Wikipedia(e)tik
- AEB orrialdeak hona dakar, esanahi ezberdinentzako ikus AEB (argipena)
|
Ameriketako Estatu Batuak |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|||||
| Goiburu nazionala: E Pluribus Unum (1789 - 1956) (Askotik, bat) In God we trust (1956tik orain arte) (Jainkoaz fido gara) |
|||||
| Ereserkia: The Star-Spangled Banner | |||||
| Hiriburua Koordenatuak |
Washington Hiria |
||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa1 de facto | ||||
| Gobernua
Presidentea
Presidenteordea |
Errepublika federala Barack Obama Joe Biden |
||||
| Independentzia Aldarrikatua Onartua |
Erresuma Batutik 1776ko uztailaren 4a 1783ko irailaren 3a |
||||
| Eremua - Guztira - ur % |
9.631.418 km² (3.) %4,87 |
||||
| Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
298.290.000 (3.) 281.421.906 32 biztanle/km² (140.) |
||||
| Dirua | Estatubatuar dolarra (USD) |
||||
| Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -5tik -10ra) Bai (UTC -4tik -10ra) |
||||
| Interneteko domeinua | .us | ||||
| Telefono aurrizkia | +1 |
||||
| Herritarra | estatubatuar | ||||
| 1herrialde osorako ez dago finkatua, estatu bakoitzaren esku baitago hizkuntza ofiziala erabakitzeko ahalmena. | |||||
Ameriketako Estatu Batuak (ingelesez United States of America), Ipar Amerikan dagoen 50 estatuz eta barruti batez osaturiko herrialdea da. Bere hiriburua Washington Hiria da edo Washington DC bezala ezaguna ere.
50 estatu horiek errepublika federal bat osatzen dute. 50 estatu horietatik 48 Kanada eta Mexiko artean daude. Estatu horiei «Estatu Batu Kontinentalak» deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, baditu beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte.
Munduko hirugarren herrialdirik handiena da lur-eremu eta biztanleriari dagokionez. Gaur egun 305 milioi biztanle ditu, 9,83 milioi km²-tan. Gainera, munduko kultur aniztasun gehien eta inmigrazio gehien duen herrialdea da, ondorioz, hizkuntza ugari hitz egiten dira bertan.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Ameriketako Estatu Batuak munduko hirugarren herrialdea da lur eremuari dagokionez, Errusiaren eta Txinaren ondoren, eta ozta-ozta Kanadaren aurretik. Ipar Amerikako herrialde handienak mugakide ditu ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea, hegoaldean Mexiko eta Mexikoko Golkoa eta iparraldean Kanada. Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, Ozeano Artikoa iparraldean eta Beringeko itsasartea mendebaldean. Hawaii estatua Ozeano Bareko uhartedi bat da, kontinentetik hego-mendebaldera.
Ekialdetik mendebalderantz hosto galkorreko basoak, zelaiak, ordokiak eta Mendi Harritsuak aurkituko ditugu, eta hego-mendebaldean basamortuak.
[aldatu] Fauna eta flora
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako flora
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako fauna
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako historia
Gaur egungo Estatu Batuetako lurraldea Amerikako indiarrek okupatu zuten lehenengo. Ehunka hizkuntza eta kulturakoak ziren, eta arrasto gutxi utzi dute, batez ere herri nomadek.
XVI. eta XVII. mendeetan, Europarekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan ziren, batez ere Espainiarrekin hegoaldean, ingelesekin ekialdean eta frantsesekin iparraldean eta Misisipiren arroan. Ingelesen lehen ezartzea 1607an izan zen, Jamestown herrian (Virginia). Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean (Plymouth, Boston, Salem, Williamsburg). Esklaboak ekarri zituzten, Afrikako jendearen salerosketaren bidez, batez ere hegoaldeko kotoi sailak garatzeko, baina baita era guztietako azpiegiturak eraikitzeko ere. Bertako biztanle indiarrak desagertzeraino hil zituzten, kolonoek ekarritako gaixotasunen epidemiak (baztanga, elgorria) eta haiekin izandako liskar odoltsuak zirela bide. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, Europako Zazpi Urteko Gerraren une berean, kolono britainiarrek frantziarren lurraldeen erdia bereganatu zuten, eta halaxe azalera bikoiztu.
1776ko uztailaren 4an, hamahiru kolonia britainiarrek independentzia aldarrikatu zuten Erresuma Batuarengandik (Independentzia Adierazpena). 1787an Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zuten, Mendebalde osoko lehena. Bi testu horiek eratu dute estatubatuar nortasuna.
Esklabotzaren auziak eta arazo ekonomikoek Banantze Gerra piztu zuten 1861ean. Baina horrek ez zuen garapen handia galarazi, immigrazioari eta Industria Iraultzari esker, XIX. mendean zehar.
XX. mendean, AEB munduko lehen potentzia ekonomiko, kultural eta politikoa bihurtu zen, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Gerra Hotza amaitu eta SESB desegin zenez geroztik, AEB munduko superpotentzia bakarra da, batez ere arlo militarrean.
2001. urtean Gizateriaren Historiako atentaturik handiena gertatu zen. Al-Kaidak zenbait hegazkin bahitu zituzten barruan bidaiariak zihoazela, eta Dorre Bikien aurka egin zuten talka. 3.000 hildako egon ziren. Ikusi: 2001eko irailaren 11ko atentatuak
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuen banaketa administratiboa, Ameriketako Estatu Batuetako estatu eta Ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak
AEBak 50 estatuz eta barruti federal batez (Columbiako Barrutia) osatuak daude. 48 estatuk (denak, Alaska eta Hawaii izan ezik), kontinenteko estatuak edo lower 48 izenekoak, Ipar Amerikako erdialdea hartzen duten. Alaska beste estatuetatik Kanadak banantzen du. Hawaii, berrogeita hamargarrena, Ozeano Barean dago.
Mapan agertzen diren lurraldeez gain, beste batzuek ere osatzen dituzte AEBak, batez ere Ozeano Bareko eta Karibeko uharte eta atoloiek. 1898tik, armadak Guantanamoko badian (Kuba) itsas base garrantzitsua du.
|
Bestelako lurraldeak: |
Uhartedi txikiak: |
Zerrenda: Ameriketako Estatu Batuetako hiri nagusien zerrenda
[aldatu] Eskualdeak
Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak, eskualde ezberdinetan banatzen du herrialdea, errolda eta beste zenbait biztanleria datuetarako. 4 eskualdetan banatzen du herrialdea eta hauek 9 azpieskualdeetan.
- Ipar-ekialdea: Ingalaterra Berria eta Erdialde Atlantikoko Estatuak.
- Mendebaldeko Erdialdea: Ipar-ekialde Erdialdeko Estatuak eta Ipar-mendebaldeko Erdialdeko Estatuak.
- Hegoaldea: Hegoaldeko Estatu Atlantikoak, Hego-ekialde Erdialdeko Estatuak eta Hego-mendebalde Erdialdeko Estatuak.
- Mendebaldeko Estatu Batuak: Mendialdeko Estatuak eta Pazifikoko Estatuak.
[aldatu] Ekonomia
[aldatu] Garraioa
Herrialde hau izugarrizko lur eremua handiak dituenez, oso garrantzitsua da garraiorako azpiegitura egokiak izatea. Horregatik herrialde honetan zehar ibiltzeko errepide, aireportu, trenbide eta itsas zerbitzuak oso garrantzitsuak dira. Garraioari loturik ardura guztiak Garraiobide Sailak ditu, segurtasun izan ezik, azken hau Segurtasun Nazionalerako Sailak kudeatzen baitu.
| Garraio mota | Bidaiari-miliak (milioika) |
Ehunekoa |
|---|---|---|
| Errepidez - guztira | 4,884,557 | 88.79% |
| auto eta motorraz | 4,520,810 | 82.18% |
| Kamioiez | 222,836 | 4.05% |
| Autobusez | 162,908 | 2.96% |
| Hegazkinez | 583,689 | 10.61% |
| Trenez - guztira | 30,972 | 0.56% |
| Joan-etorriak | 16,118 | 0.29% |
| Lanera joatea | 9,473 | 0.17% |
| Aldirikoak | 5,381 | 0.10% |
| Bestelakoak (adib. ferryak) | 2,091 | 0.04% |
| Iturria: 2005eko Garraiobide Estatistika Bulegoak emanda. | ||
[aldatu] Errepideak
| Estatuarteko autobideak (Garrantzitsuenak gorriz) | ||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 4 | 5 | 8 | 10 | 12 | 15 | 16 | 17 | 19 | 20 | 22 | 24 | 25 | 26 | 27 | 29 | 30 |
| 35 | 37 | 39 | 40 | 43 | 44 | 45 | 49 | 55 | 57 | 59 | 64 | 65 | 66 | 68 | 69 | |
| 70 | 71 | 72 | 73 | 74 | 75 | 76 (M) | 76 (E) | 77 | 78 | 79 | 80 | 81 | 82 | |||
| 83 | 84 (M) | 84 (E) | 85 | 86 (M) | 86 (E) | 87 | 88 (M) | 88 (E) | 89 | 90 | ||||||
| 91 | 93 | 94 | 95 | 96 | 97 | 99 | (238) | H-1 | H-2 | H-3 | ||||||
| Bestelakoak | A-1 | A-2 | A-3 | A-4 | PRI-1 | PRI-2 | PRI-3 | |||||||||
AEBetan oso garrantzitsuak dira errepideak, hauen bitartez egiten baita garraio guztiaren ia %90a. Horregatik, 1950an, lehenengo estatuarteko autobideak edo Interstate highway eraikitzen hasi ziren. Horretarako herrialde osoan zehar autobide sare bat sortu beharra izan zuten, garai hartan zeuden auto kopuru handiari aurre egiteko. Orduan Estatuarteko Autobide Sarea edo Interstate Highway System sortu zuten, herrialdeko autobide guztiak kudeatzeko. Garrantzitsuena Interstate 95 da.
Nahiz eta estatuarteko autobideak garrantzitsuenak diren, badaude beste autobide mota batzuk:
- Autobide amerikarrak: Bigarren mailako autobideak dira.
- Estatu autobidea: Estatu bakoitzak duen berezko autobideak dira.
- Konderriko autobideak: Hauek konderrietan dauden autobide txikiak dira gehienbat.
[aldatu] Aireportuak
Aireportuak garrantzia izugarria dua Ameriketako Estatu Batuetan. Munduko 30 aireportu erabilienetatik, 17 herrialde honetan daude. Halaber, munduko lehena Hartsfield-Jackson Nazioarteko Aireportua da. Hain herrialde handia denez, asko bidaiatzen da hegazkinez, nahiz oporretarako edo negoziorako. Ameriketako Estatu Batuetako aireportuen kudeaketaz Federal Aviation Administration agentzia federala arduratzen da, gainera, irailaren 11ko atentatuen ondoren, aireportuetako segurtasun indarrak izugarri sendotu zituzten.
Herrialdeko airelinea garrantzitsuenak Delta Air Lines eta American Airlines dira.
- Aireportuak: 14,893 (2005)
- Asfaltatutako lurreratze-pistak dituzten aireportuak: 5,174
- Asfaltatu gabeak: 9,398
- Heliportuak: 118 (1999)
| Aireportua | Kokapena | |
|---|---|---|
| 1. | Hartsfield-Jackson Nazioarteko Aireportua | Atlanta, Georgia |
| 2. | O'Hare Nazioarteko Aireportua | Chicago, Illinois |
| 3. | Los Angeles Nazioarteko Aireportua | Los Angeles, Kalifornia |
| 4. | Dallas-Fort Worth Nazioarteko Aireportua | Dallas/Fort Worth, Texas |
| 5. | Denver Nazioarteko Aireportua | Denver, Kolorado |
[aldatu] Trenez
Ameriketako Estatu Batuetan XX. mendeko erdira arte, trena zen garraiobiderik ezagunena eta erabiliena. Urte batzuen ondoren, hegazkin eta estatuarteko autobideen booma gertatu zenean, tren bidezko garraio izugarri gutxitu zen. Gaur egun gutxi erabiltzen den garraio izan arren, gobernuak tren-sare nazional bat mantentzen du hiri nagusienen artean, adibidez New York, Washington Hiria, Boston, Chicagoren artean. Herrialdeak baditu beste inguruko herrialdeekin trenbide-loturak:
- - Kanadarekin bai, New York eta Montreal alde batetik; Seattle eta Vancouver beste aldetik.
- - Mexikorekin bai, El Pasotik Chihuahuara.
- - Kubarekin ez, Estatu Batuen bahituraren ostean, Florida eta Habana arteko trenbide guztiak moztu ziren.
- - Errusiarekin ez, nahiz eta trenbide bat proposatu den.
[aldatu] Itsasontziz
Herrialdeak itsas portuek garrantzi handia dute merkataritza garraiorako. Horregatik, Munduko 20 portu garrantzitsuenen artean AEBetako bi ditugu: Hego Louisiana eta Houstonekoa, Texasen.
[aldatu] Demografia
Herrialdea aberats-aberatsa da etnia eta arraza taldeen aldetik. Izan ere, europar jatorria dutenez gain, afroamerikarrak, latinoamerikarrak eta asiarrak oso talde garrantzitsuak dira, beste hainbaten artean.
Halaber, europarrak iritsi baino lehen, herri amerindiarrak bizi ziren lurraldean, besteak beste siouxak, txeroki eta komantxeak, gaur egun oso egoera gutxitu eta baztertuan daudenak.
Azkenik, aipagarria da Euskal Diasporak herrialde honetan daukan presentzia, hainbat euskal-etxe baitago barreiatuta North American Basque Organizations (NABO) erakundeak batuta.
[aldatu] Hizkuntzak
| Hizkuntzak (2005) | |
|---|---|
| Ingelesa (bakarrik) | 216,2 milioi |
| Gaztelania | 32,2 milioi |
| Txinera | 2,3 milioi |
| Frantsesa | 1,9 milioi |
| Tagalog | 1,4 milioi |
| Vietnamera | 1,1 milioi |
| Alemana | 1,1 milioi |
Ameriketako Estatu Batuetako hizkuntza nagusia ingelesa da. Biztanleria osoak hitz egiten du hizkuntza hau. Hala ere, herrialde honetan ez dago hizkuntza ofizialik, ingelesa de facto baita ofiziala.
Bigarren hizkuntzarik mintzatuena aldiz, gaztelania da, eta hirugarrena txinera. 2005ean %81ak ingelesa hitz egiten zuen etxean eta gaztelania %12ak. Gaur egun, gaztelania da AEBetako eskoletan bigarren hizkuntza bezala gehien erakusten dena. Gaztelania gehienbat hegoaldean hitz egiten da Mexikoren gertutasunagatik.
Nahiz eta ingelesa "berez ofiziala" izan, Hawaiin hawaiiera ere ofiziala da. Louisianako estatuan ere frantsesa da ofiziala ingelesarekin batera. Estatu Batu Kontinentaletatik kanpo, Puerto Rico eta Guamen gaztelania da nagusi eta ofiziala, eta beste uharteetan bertako hizkuntzak ere onartzen dira.
[aldatu] Hizkuntza indigenak
Estatu Batuetako amerindiarrek ere beraien hizkuntza mantentzen dituzte, baina hiztun oso gutxirekin eta duela 2 menderekin alderatuta, hizkuntza indigenetako asko desagertu egin dira gaur egun. Hauek dira hizkuntza indigeneetan nagusienak: Navajo, Dakota, Erdialdeko alaskar Yup'ik, Txeroki, Mendebaldeko apatxe, Piman, Txoctaw, Keres, Zuni, Ojibwe
[aldatu] Biztanleria
Zerrenda: Ameriketako Estatu Batuetako hiri nagusien zerrenda
| Biztanleria datu orokorrak (2009 est.) | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Herrialdea | Biztanleria | Dentsitatea | Hiririk handiena | Biztanleria | ||||
| 306.070.000 | 31 biz/km2 | New York | 8.250.567 | |||||
| Hiri nagusiak | ||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Postua | Hiria | Estatua | Bizt. | Metropoliar gunea | Metr. guneko bizt. | Eskualdea | New York City Los Angeles |
|||
| 1 | New York Hiria | New York | 8,250,567 | 1 | 18,818,536 | Ipar-ekialdea | ||||
| 2 | Los Angeles | Kalifornia | 3,849,378 | 2 | 12,950,129 | Mendebaldea | ||||
| 3 | Chicago | Illinois | 2,833,321 | 3 | 9,505,748 | Mendebalde Erdialdea | ||||
| 4 | Houston | Texas | 2,169,248 | 6 | 5,539,949 | Hegoaldea | ||||
| 5 | Phoenix | Arizona | 1,512,986 | 13 | 4,039,182 | Mendebaldea | ||||
| 6 | Philadelphia | Pennsylvania | 1,448,394 | 5 | 5,826,742 | Ipar-ekialdea | ||||
| 7 | San Antonio | Texas | 1,296,682 | 29 | 1,942,217 | Hegoaldea | ||||
| 8 | San Diego | Kalifornia | 1,256,951 | 17 | 2,941,454 | Mendebaldea | ||||
| 9 | Dallas | Texas | 1,232,940 | 4 | 6,003,967 | Hegoaldea | ||||
| 10 | San Jose | Kalifornia | 929,936 | 30 | 1,787,123 | Mendebaldea | ||||
| 2006ko Errolda Bulegoaren arabera | ||||||||||
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
| Data | Izena euskaraz | Bertako izena |
|---|---|---|
| Urtarrilaren 1a | Urte Berria Eguna | New Year's Day |
| Urtarrileko 3. astelehena | Martin Luther Kingen Eguna | Martin Luther King, Jr. Day |
| Otsaileko 3. astelehena | Presidenteen Eguna | Presidents' Day |
| Maiatzeko 2. igandea | Amaren Eguna | Mother's Day |
| Maiatzeko azken astelehena | Gomutazko Eguna | Memorial Day |
| Ekaineko 3. igandea | Aitaren Eguna | Father's Day |
| Uztailaren 4a | Indepentziaren Eguna | Independence Day |
| Iraileko 1. astelehena | Lanaren Eguna | Labor Day |
| Urriko 2. astelehena | Arrazaren Eguna | Columbus Day |
| Urriaren 31a | Sorginen Gaua | Halloween |
| Azaroaren 11a | Beteranoen Eguna | Veterans' Day |
| Azaroko 4. osteguna | Eskerrak Emateko Eguna | Thanksgiving |
| Abenduaren 25a | Eguberria | Christmas |
[aldatu] Literatura
[aldatu] Musika
- Musika amerikarra
- Musika klasikoa: John Cage
- XX-XXI. mendeko musika taldeak: The Monkeys, The Beach Boys, The Doors, The Velvet Underground, Sonic Youth, Nirvana, The Strokes, Enon eta Dinosaur Jr., besteak beste.
[aldatu] Kirolak
Beisbol, saskibaloia eta futbol amerikarra kirolik jarraituenak dira. Oso ezaguna da mundu mailan NBA saskibaloi liga, esate baterako.
Bestela, AEBetako Irekia tenis txapelketa prestigioduna da halaber.
[aldatu] Gobernua eta hauteskundeak
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako gobernu sailak, Ameriketako Estatu Batuetako gobernua eta 2008ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernua, konstituzio estatubatuarrak ezarria, 50 estatu, Columbiako Barrutia, Puerto Rico, Birjina uharte amerikarrak, Amerikar Samoa, Iparraldeko Mariana Uharteak eta Guameko uharteek osatzen dute errepublika federala da.
Ameriketako Estatu Batuetako gobernu federalaren tamainu eta botereengatik, munduko botere handienetako gobernu bezala ezagutzen da. Horregatik, Herrialdeko presidentea munduko pertsonarik boteretsuenetarikoa bezala ezagutzen da.
[aldatu] Segurtasuna eta Inteligentzia
Sakontzeko, irakurri: Polizia Ameriketako Estatu Batuetan eta Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako Saila
Segurtasun indarrak Ameriketako Estatu Batuetan justizia kriminalaren sistemako hiru osagaietako bat da kartzela eta auzitegi sistemekin batera. Herrialdean 5 maila ezberdinetako polizia agentziak daude: federalak, estatukoak, konderrikoak, udalerrikoak eta polizia talde bereziak.
[aldatu] Indar armatuak
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuak, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Saila eta Pentagonoa
Indar Armatuak, zuzenean Defentsa Sailaren ardurapean daude eta 5 gorputz edo armadatan banatzen dira.
[aldatu] Euskal Diaspora
Artikulu nagusia: Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunak
Ameriketako Estatu Batuetako euskal erakunde, euskal etxe, talde, unibertsitate ezberdinen webguneetarako loturak:
- Center for Basque Studies (Reno)
- Cenarrusa Center for Basque Studies (Boise)
- Society of Basque Studies in America
- Basque Educational Organization (BEO)
- Basque Museum & Cultural Center, Boise, ID
- Basque Associations of Boise, Idaho
- Boise Basque Center
- Txoko Ona Basque Club, Homedale, ID
- Oinkari Basque Dancers, Boise, ID
- Gauden Bat, Chino, CA
- Chino Basque Club, Chino, CA
- Kern County Basque Club, Bakersfield, CA
- San Francisco Basque Club
- San Francisco Basque Cultural Center
- Seattle Euskal Etxea
- Eusko Etxea of New York, NY
- Alkartasuna Basque Club, Rock Springs, WY
- Ontario Basque Club, Ontario, OR
- Elko Basque Club, Elko, NV
- Zazpiak Bat Basque Club, Reno, NV
- Zenbat Gara Dantzari Taldea, Reno, NV
- Basque Club of Utah, Salt Lake City, UT
- Washington, DC Euskal Etxea / Basque Club (DC)
- Colorado Euskal Etxea
- New Mexico Euskal Etxea
[aldatu] Kanpo loturak
- Etxe Zuriaren webgunea (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- Ordezkarien Etxea (Ingelesez)
- Senatua (Ingelesez)
- Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuaren webgunea (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak (Ingelesez)
