Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alderdi Demokrata
Democratic Party
Sorrera1828, ggb (modernoa)
Egoitza nagusia430 South Capitol Street SE
Washington DC 20003
Ideologia politikoaLiberalismoa, progresismoa, kapitalismoa, Hirugarren Bidea
Eserlekuak erakundeetanAEBetako Senatuan
51 / 100

AEBetako Ordezk. Etxean
194 / 435

Estatuetako gobernadoreak
20 / 50

www.democrats.org

Alderdi Demokrata (ingelesez Democratic Party) Estatu Batuetako bi alderdi nagusietako bat da eta, egun, gobernuan eta agintean dagoen alderdia da, Estatu Batuetako presidentea den Barack Obama alderdi honetakoa baita. Gehiengoa zuen Estatu Batuetako Ordezkarien Etxean eta Estatu Batuetako Senatuan, baina hori ez da horrela orain.

Estatu Batuetako politikako ezker-eskuin sailkapenean, gaurko egunez Alderdi Demokrata Alderdi Errepublikanoaren ezkerraldean kokatu ohi da, bai gai ekonomiko nahiz gizarte gaien aldetik.

Historia

Alderdi Demokratak XIX. mende hasierako jeffersondar printzipioetan ditu bere sustraiak. 1828ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoa bi hautagai desberdinen artean banatu zen, gobernu motari buruzko ikuspegiak gogor bereizita: alde batetik, Henry Clay; bestetik, Andrew Jackson. Borroka latz horretan, bigarrenak irabazi zuen, egungo Alderdi Demokrataren aitzindari bat. 1834tik aurrera, Jacksonen jarraitzaileak "demokrata" hasi zitzaizkion deitzen beren alderdiari.

1874tik aurrera beren ikurra astoa da (a jackass, 'astapotroa', komiki satirikoetan aurkariek Jacksoni deitu zioten bezala). Alderdi Errepublikanoaren ikurra, aldiz, elefantea da. Alderdiaren kolore bereizgarri gisa urdina erabili ohi da (errepublikanoena, aldiz, gorria).

Historia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata Aldatu lotura Wikidatan