Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua

Wikipedia, Entziklopedia askea
United States Geological Survey
USGSren ikurra
USGSren ikurra

Goiburua: Science for a changing world
Informazioa
Sorrera1879ko martxoaren 3a
Langileria10.000
EskumenaBarne Saila
EgoitzaReston, Virginia
Webgunea
www.usgs.gov

United States Geological Survey (USGS ingelesezko siglengatik eta Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua euskaraz), Ameriketako Estatu Batuetako gobernuko agentzia zientifiko bat da. USGSko zientzialariek Estatu Batuetako lurra, bere baliabide naturalak eta mehatxatzen duten arrisku naturalak ikertzen dituzte. Agentziak lau zientzia arlo nagusi ditu: hidrologia, geologia, geografia eta biologia. USGSa erakunde ikertzaile bat da, erregulazio ardurarik gabea.

Ameriketako Estatu Batuetako Barne Sailaren sail zientifiko bakarra da. USGSn 10.000 pertsona inguruk lan egiten dute eta bere egoitza Virginia estatuko Reston herrian du, Colorado estatuko hiriburua den Denverren eta Kaliforniako Menlo Parken bulego garrantzitsuak dituelarik.

USGSak Lurrikara Informazioaren Zentru Nazionala (National Earthquake Information Center) kontrolatzen du Colorado estatuko Golden herrian, munduan zehar gertatzen diren lurrikaren kokapena eta indarra detektatzeaz arduratzen dena.

Historia

Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaren txosten batek iradokita USGSa 1879ko martxoak 3an fundatua izan zen. "Lur publikoen sailkapena, euren egitura geologikoaren, baliabide mineralen eta domeinu nazionaleko produktuen azterketa" lana eman zitzaion. Lan hau 1803an Louisianaren erosketaren ondoren Estatu Batuetara gehitu ziren lurralde zabalak sailkatzeko beharraren ondorio izan zen.

USGSko lehen zuzendaria izan zen Clarence Kingek, agentzia berria azterketa geologikoen zenbait tokiko agentzietatik abiatuta antolatu zuen. Kargua bi urtez bete ondoren, zuzendari bezala John Wesley Powellek ordezkatu zuen.

Zuzendarien zerrenda osoa

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua Aldatu lotura Wikidatan