Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena.

Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena (ingelesez: United States Declaration of Independence) 1776ko uztailaren 4an Filadelfia hirian burututako Bigarren Biltzar Kontinentalean irakurri zen independentzia aldarrikapena da, honetan ordurarte Britainiar Inperioaren zati ziren eta une horretantxe Britainia Handiko Erresumarekin gerran zihareduten Ipar Ameriketako Hamahiru Koloniek euren burujabetza eta independentzia aldarrikatu zuten. Independentzia aldarrikatzeaz gain aldarrikapen honetan bi ideia nagusi ere bildu ziren: askatasuna eta berdintasuna.

Egileak

Aldarrikapen honen irakurle eta egile nagusia Thomas Jefferson izan zen, gainontzeko egile eta sinatarien artean John Adams eta Benjamin Franklin ere bazeuden.

Oinarriak

Indepentzia aldarrikatzeaz gain aldarrikapen honetan bi ideia nagusi ere bildu ziren: askatasuna eta berdintasuna.

Aldarrikapen honen arabera hamahiru estatu berriek errepublika bat osatzen zuten, adin helduko biztanleriak aukeratutako presidente eta legebiltzar baten agintepean. Hortaz, erregimen demokratiko bat ezarri, eta Oinarrizko Legedi edo Konstituzio batean biztanleen eta agintarien eskubideak eta betebeharrak finkatu ziren.

Ondorioak

Nazio jaio berri honen patua hiru urte iraun eta estatubatuarrentzat oso latza izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerran argitu zen. Azkenean, 1783ko Parisko Itunean bi aldeek gerraren amaiera eta bakea sinatu, eta Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena Aldatu lotura Wikidatan