Ameriketako Estatu Batuetako errepide txirrindularitzako txapelketa
Ameriketako Estatu Batuetetako errepide txirrindularitzako txapelketa Ameriketako Estatu Batuetako txapelduna izango den txirrindularia erabakitzeko urtero egiten den lasterketa bat da. Garaileak, Ameriketako Estatu Batuetako banderaren koloreak dituen maillota errepideko edozein probatan urte betez eramateko eskubidea du.
Txapelketa hau 1985etik etenik gabe ospatzen da. Ohi Pensilvaniako hiririk ezagunenetako bat den Filadelfian egiten zen lasterketa baten ospatzen zen. Lasterketa hori (gaur egun Philadelphia International deitua) edozein nazionalitateko txirrindularientzat irekia dagoen lasterketa da, eta beraz, Estatu Batuetako txapelduna, helmugara iristen zen lehen estatubatuarra zen.
2006tik aurrera Estatu Batuetako txapelketa gainontzeko txapelketa nazionalak modukoa izatera pasa zen, hau da, soilik estatuko txirrindularientzat, eta Hego Carolinako Greenville hirian ospatzen da.