Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunak
Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunak edo amerikanuak euskal jatorriko hiritar estatubatuarrak dira. Estatu Batuetako 2000ko erroldaren arabera, 57.793 estatubatuarrek alde bateko edota euskal jatorri osoa dute. Amerikar euskaldun gehien dituzten estatuak Kalifornia (20.868), Idaho (6.637), Nevada (6.096), Washington (2.665) eta Oregon (2.627) dira.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Lehen Gerra Karlistaren ondorengo hamarkadetan, 1840 eta 1860 arteko urteetan Euskal Herritik Ipar Amerikara gertatutako emigrazio mugimendu handienak gertatu ziren. 1895ean 10.000 euskal-amerikar inguru zeuden estimazioen arabera, eta gehienak herrialdeko mendebaldean bizi ziren, artzaintza lanbiderik ohikoenen artean egonda.
1913an lehenengo euskal etxea sortu zuten New Yorken, eta mendeak aurrera egin ahala gero eta gehiago etorri ziren atzetik, gaur egun 50 inguru izatera iritsi arte. NABO edo "North American Basque Organizations" elkartea zentro horiek guztiak nolabait batzeko helburuarekin.
Euskal estatubatuar ezagunak[aldatu]
Euskal estatubatuar ezagunen zerrenda luzea da, eta izen-abizen horien guztien artean azpimarratu ditzakegu John Sevier (1745-1815) Tennesseeko lehen gobernadorea, Jose Iturbi (1895-1980) musikagilea, Frenchy Bordagaray (1910-2001) beisbol-jokalaria, Pete T. Cenarrusa (1917-) Idahoko Estatuaren Idazkari ohia, Paul Laxalt (1922-) Ameriketako Estatu Batuetako Senataria, John Garamendi (1945-) Kaliforniako gobernadoreordea, Ben Ysursa (1949-) gaur egungo Idahoko Estatuaren Idazkaria, John Etchemendy (1952-) Stanfordeko Unibertsitateko nagusia, Joe Ansolabehere (1959-) animazio-gidoilari eta ekoizlea, David H. Bieter (1959-) Boiseko (Idaho) alkatea eta Adam Archuleta (1977-), NFLko jokalaria, beste askoren artean.
"Amerikanuak"[aldatu]
"Amerikanuak" izeneko dokumentala (Berde Produkzioak, 2009) egin zuten AEBetara joandako euskaldunen testigantzak jasoz, gaur egun egindako elkarrizketen bidez eta "Audience" musika talde gernikarrak soinu banda egin zuelarik.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) NABO (Ipar Amerikako Euskaldunen Erakundea)
- (Ingelesez)(Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)"Basque Heritage"
- (Gaztelaniaz)"Amerikanuak. Historia de la emigración vasca a América"
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)"Amerikanuak" dokumentalari buruzko erreportaia