Amets Arzallus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amets Arzallus abesten, atzean Sustrai Colina duela.
Ametsarzallus.ogg
Amets Arzallusen bertsoak, bakarka, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Amets Arzallus Antia (Hendaia, Lapurdi, 1983ko azaroaren 9a) bertsolaria, kazetaria eta bertso irakaslea da.

[aldatu] Biografia

Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren seme, eta Maddalen Arzallus bertsolariaren neba, Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren eta familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustUko, besteak beste). Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Egun Argia aldizkarian lan egiten du, bai eta Euskadi Irratian eta Hendaiako bertso eskolan ere.

[aldatu] Bertsolaritza

Lehen plaza Beasainen egin zuen 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Bertan lagun izan zituen Sustrai Colina adiskidea eta Miren Artetxe.

Eskolarteko txapelketetan emaitza oparoak izan zituen. Ordutik aurrera nagusien mailatan dabil, 2000ko Nafarroako txapelketan txapeldun izan zen besteak beste. 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera heldu zen eta 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian bigarren geratu zen, Maialen Lujanbioren ostean. Bestalde, Iparraldeko Bertsolari Txapelketan 2008 eta 2010ean txapelak jantzi zituen.

[aldatu] Kanpo Loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak