Amicus Plato, sed magis amica veritas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amicus Plato sed magis amica veritas latinezko esaldia da eta euskarazko itzulpena honako hau litzateke: "Platon (nere) laguna da/dut, baina egia (nere) lagunagoa da/dut". Ammoniok bere Aristotelesen Bizitza idazlanean aipatzen du.

Platonen dizipulu eta ikasle izan zen Aristotelesek bere maisua miresten zuen: bere pentsamenduen sakontasuna eta bere arrazoiketa filosofikoak, bere bizitza eta sentimenduen zorroztasun moralak, baina egia eta bere itxura anitzen bilaketari garrantzi handiagoa ematen zien.

Platonen idealismoaren zeharkako aipamena ere izan liteke, nahiz eta honek egia behin ere mespretxatu ez izan, batzuetan kontuan hartzen ez zuela zirudien.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]