Amigdala
Wikipedia(e)tik
Amigdala ahoaren eta sudur-zuloaren atzealdean dagoen ehun linfatikozko saretxo batez osatutako organoa da. Waldeyerren eraztuna osatzen dutenen arteko organo linfoide nagusia da. Bi dira, almendraren tamainakoak. Helduek baino handiagoak izaten dituzte haurrek, eta amigdalen eritasunak ere gehiago eta txarragoak izaten dira haurretan. Ahotik eta sudurretik sartzen diren bakterioen kontra babesten dute. Batzuetan, infekziogune bihurtzen da: amigdalitis izena du amigdalak gaixotzen direnean sortzen den gaitzak, eta amigdalarekin batera faringea ere gaixotzen bada, angina deitzen zaio gaitzari.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.