Aminatou Haidar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aminatou Haidar.

Aminatou Haidar (Centre Akka, Espainiar Sahara, 1967ko uztailaren 24- )[1] aktibista saharauia da. Bere bizitzan zehar, zenbait alditan preso izan da Marokoko espetxeetan, herri saharauiaren eskubideak defendatzeagatik. 2009ko azaroan, Aaiun hirira itzultzean, ustez sarrera-dokumentuak behar bezala ez betetzeagatik, pasaportea erretiratu, kanporatu eta Espainiako Lanzaroteko aireportura bidali zuten inongo paperik gabe. Hori dela eta, gose-greba bati ekin zion bere egoerari buruz Maroko eta Espainiako gobernuen jarrera salatzeko.

Hilabete eta erdiz Lanzaroteko aireportuan egon zen gose-greban eta azkenean ospitalera eraman behar izan zuten. 2009ko azaroaren 18an Marokok pasaportea itzuli zion Haidarri Aaiunera itzultzeko Nicolas Sarkozyk Haidarren izenean Marokoko Errege Mohamed VI.arekin hitz egin ondoren.[2]

Erreferentziak

  1. Bere pasaporteko datuak. elmundo.es. 2009-12-02. (Gaztelaniaz)
  2. Aminatu Haidar etxean da, 32 egun ondoren, Berria.info - 2009-12-18
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aminatou Haidar Aldatu lotura Wikidatan