Amirteo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amirteo
Faraoi

K.a. 404 - K.a. 399
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaMenfis, K.a. 399 ( urte)
Familia
Familia
LeinuaEgiptoko XXVIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Amirteo edo Amenirdis, Egiptoko XXVIII. dinastiako faraoi bakarra izan zen, eta K.a. 404 eta K.a. 398 bitartean gobernatu zuen.

Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, Amirteos Saisekoak, 6 urteko erregealdia izan zuen. Amyrtes deitua da Eusebioren bertsio armeniarrean.

Egiptoko okupatzaile persiarrak garaitu zituen matxinada baten buru bezala Artaxerxes II.aren erregealdiaren hasieran.

Kronika Demotikoa bezalako dokumentu greziarretan eta Elefantinako judu elkartearen Papiro Aramearretan ematen den informazioari esker ezagutzen da.

Kronika Demotikoan, honako hau irakur daiteke: "Atzerritar mediarren (persiarrak) ondoren iritsi zen lehen erregea, Amenirdis faraoia izan zen".

Amirteok, Egiptoren zati bat baino ez zuen kontrolatzerik lortu. Bere heriotza, Brooklyngo Papiro Aramearrean erregistratua dago. Bere ondorengoa eta Egiptoko XXIX. dinastiako lehen faraoi eta sortzailea, Neferites I.a izan zen.


Aurrekoa
Artaxerxes II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXVIII. dinastia
Ondorengoa
Neferites I.a