Amlaith

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amlaith Fornostekoa, Tolkienen legendariumean agertzen den fikziozko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 726. urtean jaioa, Amlaith dunadan bat da, Arnorreko azken erregea izan zen Eärendurren seme nagusia.

Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 861ean hil ondoren, Amlaithek eta bere anaia Thorondur eta Aldarionek, Arnorreko gobernuagatik borrokatu zuten, azkenean, hiru erresuma ezberdinetan bihurtu zena. Amlaith, iparmendebaldeko zatiarekin geratu zen, Baranduin eta Lhûne ibaien arteko lurrak eta Bide Handitik iparralderako lurra, Amon Sûleraino hartzen zuena. Honela, Amlaith, Arthedaineko lehen erregea bihurtu zen.

Amlaithetik hasi eta Argeleb I.erarte, bostehun urte beranduago, Isildurren etxeko erregeek ez zuten berriz quenyazko izenik hartu, Ar(a) aurrizkiagatik ("Erregea" esan nahi duena) bereizten direnak.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 946. urtean hil zen, eta, bere oinordekoa, bere seme Beleg izan zen.


Aurrekoa
Eärendur (Arnorreko azken erregea)
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 861-946
Ondorengoa
Beleg

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]