Amon Sûl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Amon Sûl (sindarinez Haizeen muinoa, eta, istorioetan, ohi, Haizeen tontorra deitua), Tolkienen legendarium ospetsuan, eta, nagusiki, Eraztunen Jauna eleberrian, agertzen den fikziozko toki bat da. Eriadorren erdian zeuden Denboraren Muinoetako tontorrik garrantzitsuenak jasotzen duen izena da.

Arnor erresumaren hasieran, han zegoen Arnorreko Dunedainen plaza nagusietako bat, eta han kontserbatzen zen Palantir bat. Ondoren, Arnorren zatiketaren jarraian etorri ziren guduetan suntsitua izan zen, Kardolan eta Rhudaur erresumek, harri iragarle honen jabetza nahi baitzuten (ondoren, Arthedainek Fornosten mantendu zuena), eta Amon Sûl, hiru erresumen arteko mugan zegoen. Dunedainek, ondoren, nohiz behinkako babesleku bezala erabili zuten.

Eraztunaren Gerraren garaian, Amon Sûl, muinoaren gainean zegoen hondakin multzo bat zen. Han, Frodo Zorrozabal, eraztunaren eramalea, Nazgûlen Jaunak edo Angmarreko Errege Sorginak zauritu zuen Morguleko Sastakai batekin.