Aitona-amonak
Aitona-amonak norbaiten gurasoen gurasoak dira. Aitona-amonek familia zabala osatzen dute euren seme-alaba eta bilobekin batera.
Kultura tradizionaletan, aiton-amonek eginkizun argia izan dute euren biloben zaintzan. Hau, pixkanaka, familia nuklearra garatzen joan den heinean, desagertzen joan da.
Gurasoek euren seme alabak behar den bezala zaindu ezin dituztenean, aiton-amonek, tutore edo mantentzailearen papera izan dezakete.
Antzina, oso antzina, aiton-amonak oso errespetatuak izaten ziren. Eta oso jakintsutzat jotzen ziren. Izan ere, XX. mende hasiera inguru arte, gizakien bizi itxaropena ez zen 40 urte baino gehiagokoa, eta, beraz, ez zen jende asko zahartzarora heltzen. Horregatik, agureak errespetatuak izaten ziren, eta euren aholkuak arreta handiz entzunak eta jarraituak izaten ziren. Orain, ordea, kultura hori, munduan geratzen diren herri indigenen artean bakarrik aurki daiteke.
Euskaraz[aldatu]
Euskaraz hainbat aldaera eta txerazko izen erabiltzen dira amona eta aitona izendatzeko:
- Amona: amama, amandre, amatxi, amoña...
- Aitona: aitaita, aitajaun, aitatxi, aitite...
| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |