Zornotza
Wikipedia(e)tik
|
Zornotza |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Amorebieta-Etxano | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Durangaldea |
||
| Alkatea | David Latxaga Ugartemendia (EAJ) | ||
| Herritarra | zornotzar | ||
| Koordenatuak | - | ||
| Eremua | 58,46 km2 | ||
| Garaiera | 119 m. | ||
| Distantzia | 16,5 km Bilbora | ||
| Euskaldunak | %53,80 (2001) | ||
| Postakodea | 480xx | ||
| Biztanleria | 17.112 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 287.38 bizt/km² | ||
| http://www.amorebieta.net/ | |||
Zornotza (Euskaltzaindiak onartutako izena) edo Amorebieta-Etxano (izen ofiziala) Bizkaiko erdialdean kokatuta dagoen udalerria da, Durangaldea, Arratia, Nerbioi ibarra eta Busturialdea eskualdeen artean.
Mugakideak hauek ditu: Iparraldean, Morga, Muxika eta Gorozika auzoa (bertakoa); hegoaldean Iurreta eta Dima; ekialdean Ibarruri auzoa (Muxika) eta Durango eta mendebaldean Larrabetzu, Galdakao eta Lemoa.
Gaur egungo udalerria 1951eko urtarrilaren 26an eratu zen, Zornotzako eta Etxanoko udalerriak batu ondoren.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenaren gora-beherak
Zornotzarrek nahiko argi zeukaten herriaren izena duela gutxi arte. Euskaraz hitz egitean, Zornotza (edo Zorrontza) erabiltzen da, eta gaztelaniaz aritzean Amorebieta. 1979ko irailean, bietako bat ofizialtzat hartu behar zela eta, udalak Amorebieta hautatu zuen, eta horrela, udalerriaren izen ofiziala Amorebieta-Echano bihurtu zen. Gerora, euskal ortografia errespetatuz, Amorebieta-Etxano bihurtu zen, 1997ko ekainean.
Euskaltzaindiak, berriz, Zornotza hautatu du herriaren euskarazko izentzat argudio historikoetan oinarrituta[1][2]. Herriaren jatorria den Zornotzako merindadearen sasoian, XII. mendetik aurrera, bi elizate zeuden Ibaizabal ibaiaren bi aldeetan, bata bestearengandik oso hurbil, Amorebietarena egun eliza nagusia dagoen lekuan eta Etxanokoa handik metro batzuetara. Biak ala biak, eta gainerako etxeak, Zornotza deitutako ingurunean zeuden. Horretan oinarrituta, Euskaltzaindiak logikotzat hartu zuen udalerriari Zornotza deitzea. Hala ere, frankismoa amaitu ondoren, udalak ez zuen Euskaltzaindiaren iradokizuna aintzat hartu eta egun duen izena eman zion udalerriari.
Udalerriaren izen ofiziala Amorebieta-Etxano izan arren, ez da ahaztu behar herritarrek euskaraz hitz egitean Zornotza erabiltzen dutela herriari berari deitzeko.
[aldatu] Historia
Zornotzaren jatorria Zornotzako merindadean bilatu behar da. XII. mendean Pedro García de Salcedok hartu zituen lur horiek, Navas de Tolosako guduan egindako lanagatik. Sasoi hartan Nafarroako erresumaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko muga zegoen bertan, eta oraindik ere herriko gune bati Nafarroako zelaiak deitzen zaio. Pedro García de Salcedok zornotzarren leinua finkatu zuen ingurune hartan, Zornotzako merindadea sortuz.
Merindadeak lau elizate barne hartzen zituen: Amorebieta, Etxano, Ibarruri eta Gorozika. Azken biak, herriaren iparraldean eta Ibaizabalaren arroaren ordez Oka ibaiaren arroan egonik, Muxikako auzo bihurtu ziren.
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1940 | 1950 | 1960 | 1981 | 1991 | 2000 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 4.660 | 4.895 | 4.321 | 6.216 | 8.346 | 15.575 | 15.818 | 16.216 |
Amorebieta-Etxanok 16.821 biztanle zituen 2005ean, 277.8 bizt./km²-ko dentsitatearekin. Hazkunde nabarmena eduki zuen 60-70. hamarkadetan, industrializazio prozesuagatik, biztanlegoa bikoiztuz (1960: 8.346 biztanle; 1978: 15.791 biztanle).
[aldatu] Auzoak
- Amorebieta. Zornotzako eleizaldeak du burutasuna, udaletxea eta biztanle gehienak (%86a). Beste auzoak:
[aldatu] Inguru naturala
- Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du eta ondoko mendiek inguratzen ditu: Betzuenburu (792 m.), Kañometa (760 m.), Gorritxueta (757 m.), Belatxikieta (662 m.), Bizkargi (563 m.), Urrimendi (425 m.), Arrezuriaga (329 m.) edo Torreburu (326 m.).
- Urkiolako Parke Naturala: 5.958.3 hektarea-ko zabalera dauka, eta Zornotza udalerria barne hartzen du.
[aldatu] Kultura
- Zornotza Aretoa: Kultur gune hau 1994an ipini zuten martxan, antzerkiari lekua emanez bereziki.
- Lauaxeta Ikastola: Euskal Herriko handienetarikoa da, San Migel auzoan kokatua.
[aldatu] Historia
- XII. mendean Zornotzako leinuatarrek (Salcedo-Aialatarren ondorengoak) ingurualdea populatu zuten, lekuari izena emanez. Izan ere, Pedro García de Salcedori eman zioten opari Navas de Tolosako gudaldian izan zuen partehartzearen esker onez.
- XIX. mende arte Zornotza eta Amorebieta izenak batera erabili izan dira, parekideak izanda.
- 1950. hamarkadan Amorebietak (Zornotza) eta Etxanok bat egin zuten.
[aldatu] Zornotzar ezagunak
- Enrike Renteria (1900-1982), margolaria.
- Andrés Espinosa (1903-1985), mendizalea.
- Pio Lindegaard (1920-1999) Zornotzako Daniarra, Danimarkako Kontsula, eta Jazzaren aditua.
- Carmelo Cedrun (1930-), futbolaria.
- Jon Idigoras (1936-2005), Herri Batasunako politikaria.
- Xabier Amuriza (1941-), bertsolaria.
- Mikel Urdangarin (1971-), abeslaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Amorebieta ala Zornotza?, Mikel Gorrotxategi Nieto, Deia egunkarian argitaratutako artikulua
- ↑ Euskaltzaindiaren iritzia, Auñamendi entziklopedian
[aldatu] Kanpo loturak
- Udal webgune ofiziala
Amorebieta-Etxano Auñamendi entziklopedian- Lauaxeta ikastola
- Zornotza Aretoa udal webgunean

