Amoroto
|
Amoroto |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Amoroto | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Lea-Artibai |
||
| Alkatea | Rafael Malaxetxebarria Plaza (HK) | ||
| Herritarra | amorotar | ||
| Koordenatuak | 43°19′43″N 2°30′45″W / 43.32861°N 2.51250°WKoordenatuak: 43°19′43″N 2°30′45″W / 43.32861°N 2.51250°W | ||
| Eremua | 12,94 km2 | ||
| Garaiera | 170 m | ||
| Distantzia | 57 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48044 |
||
| Biztanleria | 405 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 31,3 bizt./km² | ||
| http://www.amoroto.net | |||
Amoroto Bizkaiko barnealdeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibai eskualdean eta UEMAko mankomunitatean dagoena.
Mendi aldean kokatuta dago, landa ingurunean, eta udalerriko behealdea Lea ibaiak zeharkatzen du.
Mugakideak hauexek ditu: Iparraldean Lekeitio, hegoaldean Markina-Xemein, mendebaldean Gizaburuaga eta ekialdean Berriatua.
Eduki-taula |
Amorotoko auzoak[aldatu]
Amorotok honako lau auzo hauek ditu:
| Biztanleria auzoka (2007) | |||
| Auzoa | Biztanleria | ||
|---|---|---|---|
| Elexalde | 175 | ||
| Odiaga | 79 | ||
| Ugaran | 76 | ||
| Urrutia | 79 | ||
| Guztira | 409 | ||
Elexalde auzo nagusia eta biztanle gehien biltzen dituena da, eta bertan daude udaletxea, parrokia, enparantza, frontoia-probalekua, eskolak eta baserri multzo ederra, zaharrenak XVIII. mendekoak dira.
Demografia[aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 8713 | 766 | 702 | 657 | 736 | 696 | 693 | 672 | 549 | 425 | 391 | 376 | 414 |
Kultura[aldatu]
Ondarea[aldatu]
- San Martin parrokia: Estilo gotiko-errenazentista duena, XVIII. mendean berriztatua.
- San Miguel baseliza: Aurrekoa bezala, Elexalde auzoan kokatuta dago.
- Santa Barbara baseliza: Izen bereko mendian eraikia dugu.
- Idarreta baserria: 1754an egina estilo barrokoan.
- Historiaurreko aztarnategiak: Ramón Adan Iartza geologoak gidatutako taldeak 1882an Arminako kobazuloan lehenengo aztarnak topatu zituen. Ondoren, 1929an Telesforo Aranzadi, Enrique Eguren eta Jose Miguel Barandiaran arkeologoek osatutako talde ezagunak Abitako koba aztertu zuen, eta 1964an Barandiaranek Abitagako leizean giza aztarnak eta eskuz egindako tresnak topatu zituen, .
Jaiak[aldatu]
San Martin jai nagusiak uztailaren 4an ospatzen dituzte, gainera irailaren 29an San Miguel eta abenduaren 4an Santa Barbararen omenez erromeria bana antolatu ohi dituzte.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Amorotoko udalaren webgunea.
| Lea-Artibaiko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Amoroto • Aulesti • Berriatua • Etxebarria • Gizaburuaga • Ispaster • Lekeitio • Markina-Xemein • Mendexa • Munitibar • Ondarroa • Ziortza-Bolibar |
||