Amsterdam

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Herbehereetako udalerri infotaula Amsterdam[1] (nederlanderaz ˌʔɑmstərˈdɑm ahoskatua; eusk. «Amstel gaineko dikea») Herbehereetako hiriburua eta hiririk populatuena da, gobernuaren egoitza Hagan kokatuta egon arren.

1987an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Amsterdamgo Jordaan auzoa.

Geografia

Ijselmeer, Amstel ibaiaren eta Ipar itsasoko kanalaren gainean eraikia dago hiria.

Klima

    Datu klimatikoak (Amsterdam (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.8 6.3 9.6 13.5 17.4 19.7 22.0 22.1 18.8 14.5 9.7 6.4 13.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.4 3.5 6.1 9.1 12.9 15.4 17.6 17.5 14.7 11.0 7.1 4.0 10.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.5 2.6 4.6 8.2 10.8 13.0 12.8 10.6 7.5 4.2 1.5 6.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 78.5 57.3 72.8 46.2 59.3 70.8 77.6 85.5 85.3 100.1 93.7 87.5 914.6
Eguzki orduak 63.2 87.5 126.3 182.7 221.9 205.7 217.0 197.0 139.4 109.1 61.7 50.5 1662
Iturria (1): KNMI[2]
Iturria (2): KNMI[3]

Historia

Erdigunearen goitiko ikuspegia.

Arrantzale herria XII. mendean, Hansa ligan sartu eta berehala merkataritzagune garrantzitsua bihurtu zen (1369).

XVII. mendean, egun guztiz oparoak izan zituen Amsterdamek Ekialdeko Indietako Konpainia (1602) eta Amsterdameko Bankua (1609) sortu ondoan. Indietako Konpainiak bultzatu eta eraiki zuen Nieuw Amsterdam Ipar Ameriketako hiria (1621), gerora New York izango zena hain zuzen. Anberes hiriaren gainbeherak eta Espainiako judu nahiz protestante edota Frantziako hugonoteen etorrerak hiriko oparotasuna areagotu baizik ez zuten egin.

1814tik herrialdeko hiriburua da, aurretik Haga izan zelarik.

Azken Mundu Gerran naziek desagerrarazi zuten bertako kolonia judua.

Amsterdamgo Ituna (1997ko urriak 2)

Europar Batasuneko gobernu arteko bilkuraren ondoren (1996ko martxoa-1997ko ekaina) izenpetu zen ituna, estatu kideek berretsia izan ondoren 1999ko maiatzaren 1ean indarrean jarri zena. Itun honek Maastrichtekoa zuzentzen eta osatzen du: zenbait zuzenketa tekniko egin dizkio Europar Batasunaren jardunbideari, epailetza eta polizia espazio komun bat abian jarri du, eta atzerri eta segurtasun politika bateratu baten egitasmoa zehaztu.

Ekonomia

Administrazio eta banka gune garrantzitsua da Amsterdam.

Portua Holandako bigarrena da, Rotterdamgoaren ondoren. Amsterdam garrantzi handiko industrigunea da: itsasontzigintza, garagardogintza, kimika, mekanika eta elektronika industria, ehungintza; diamante lantzea.

Garraiobideak

Amsterdam-Schiphol aireportua herrialde osoko nagusia da (nazioartekoa da). Bestela hiriko metroa aipatzekoa da, 1977tik martxan dagoena.

Kirolak

Amsterdamgo Ajax hiriko futbol talde nagusia eta Herbehereetako garrantzitsuenetarikoa da.

Amsterdam, gainera, 1928ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituen hiria izan zen. Egungo Udako Olinpiar jokoen IX. edizioa izan zen.

Demografia

Ondasun nabarmenak

Rijksmuseum, museoen plazako berdegunetik ikusita.

Ehun uharte txikiren gainean egituratua, Europako arte eta turismo hiri garrantzitsuenetakoa da Amsterdam («Iparraldeko Venezia»). Monumentu ugari: J. van Campen errege jauregia (XVII. m.), Westerkerk (XVII. m.), Zuiderkerk (XVII. m.), Oude Kerk gotikoa eta errenazimentuko, XVI. mendeko udaletxea, sinagoga portugaldarra (1675).

Hiri historikoaren hegoaldean garatu dira Amstelveen bezalako (68.909 biztanle) egoitza auzo dotoreak. Unibertsitatea, liburutegi garrantzitsua, argitaletxeak.

Museoak

Hiriak hainbat museo ditu, nagusiak Rijksmuseum, Stedelijk museoa, Van Gogh Museoa, Anne Franken etxea, Rembrandten etxe-museoa eta Madame Tussauds izanik. Horietatik asko Museumplein edo museoen enparantza inguruan daude.

Amsterdamdar ezagunak

Hiri eta herri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amsterdam Aldatu lotura Wikidatan