Amsterdamgo Ajax

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:24, 26 maiatza 2016
Amsterdamsche Football Club Ajax
Ezizena(k)Joden ("Juduak"), Godenzonen ("Jaungoikoaren semeak")
Sorrera1900
Futbol zelaiaAmsterdam Arena
edukiera: 51.628 lagun
inaugurazioa: 1996
PresidenteaHerbehereak Hennie Henrichsl
EntrenatzaileaHerbehereak Peter Bosz
LigaEredivisie
2015-16Eredivisie, 2.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Johan Cruyff jokalaria 1978an, Ajaxekin irabazitako Europako 3 Kopak soinean dituela.
1987an Europako Errekoparen garaile.
Ajax Amsterdam taldea 2011an.
Amsterdam Arena.

Amsterdamsche Football Club Ajax, AFC Ajax edo Amsterdamgo Ajax Herbehereetako futbol talde historikoa da, palmaresik onena daukana. Europako lau kopa eta Kontinente arteko bi ditu. Etxeko partidak Amsterdam Arena estadioan jokatzen ditu.

Historia

Gerra aurreko garaipenak

Amsterdamgo Ajax taldea 1900ko martxoaren 18an eratu zen Herbehereetako hiriburuan. Hasiera batean talde apala izan zen eta 1917an iritsi ziren lehenengo garaipenak, bi liga eta kopa bat jarraian irabaziz. 30. hamarkadan ordea herrialdeko talderik indartsuena izan zen eta palmares ikaragarri bati hasiera eman zion.

60. hamarkada

Taldearen "urrezko aroa" 60. hamarkadaren bukaeran iritsi zen. 1966, 1967 eta 1968ko ligak jarraian irabazi eta 1969an Europako Kopako finalera iritsi zen. Finala AC Milanek 4-1 irabazi zuen. 1971ean berriro iritsi zen finalera eta oraingoan Panathinaikos FC 2-0 ganditu zuen. Hori gutxi balitz, hurrengo bi finalak ere irabazi zituen Europako Kopa beretzat hartuz. 1972an gainera Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zuen. Talde honetan garrantzi berezia zeukan Johan Cruyff aurrelariak. Hau 1973an FC Barcelonara joan zen eta taldearen gainbehera hasi zen Europa mailan, Herbehereetan nagusi izaten jarraitzen bazuen ere.

80. hamarkada

Harrobi lanak beti izan du garrantzi handia Ajaxen eta jokalari multzo berria agertu zen 80. hamarkadan, besteak beste Marco van Basten eta Frank Rijkaard. Ez zuten aurreko taldearen palmaresik eskuratu baina Europako Errekopa irabazi zuten 1987an. Entrenatzailea Johan Cruyff zen. Hurrengo urtean ere Errekopako finala jokatu zuten baina oraingoan galdu egin zuten. AC Milanek taldeko izarrak fitxatu eta berriz ere behera egin zuen taldeak.

90. hamarkada

Jokalarien belaunaldi berria agertu zen, ikur nagusia Dennis Bergkamp zen eta berarekin baziren Clarence Seedorf eta De Boer anaiak ere. Louis van Gaal entrenatzailearen eskutik 1992ko UEFA Kopa irabazi zuten eta 1995ean berriz ere Europako Kopa eta Kontinente artekoa eskuratu zituzten. Historia berriz errepikatu zen eta taldeko jokalari guztiek kanpoko taldeetara alde egin zuten hurrengo hiru denboralditan.

XXI mendea

Gaur egun Europan apal ari bada ere herrialdeko talde indartsuenetakoa izaten jarraitzen du. Honen adibide mende berrian irabazitako sei Liga eta lau Kopak.

Palmaresa

Herbehereetan: 59

  • Herbehereetako futbol txapelketa (33): 1917–18, 1918–19, 1930–31, 1931–32, 1933–34, 1936–37, 1938–39, 1946–47, 1956–57, 1959–60, 1965–66, 1966–67, 1967–68, 1969–70, 1971–72, 1972–73, 1976–77, 1978–79, 1979–80, 1981–82, 1982–83, 1984–85, 1989–90, 1993–94, 1994–95, 1995–96, 1997–98, 2001–02, 2003–04, 2010–11, 2011–12, 2012–13, 2013-14.
  • Herbehereetako futbol kopa (18): 1916–17, 1942–43, 1960–61, 1966–67, 1969–70, 1970–71, 1971–72, 1978–79, 1982–83, 1985–86, 1986–87, 1992–93, 1997–98, 1998–99, 2001–02, 2005–06, 2006–07, 2009–10.
  • Johan Cruyff Kopa, Superkopa (8): 1993, 1994, 1995, 2002, 2005, 2006, 2007, 2013.

Nazioartean: 10

Kontinente arteko Futbol Kopa

  • Txapelduna (2): 1972, 1995.

Europako Kopa

  • Txapelduna (4): 1971, 1972, 1973, 1995.
  • Finalista (2): 1969, 1996.

Europako Errekopa

  • Txapelduna (1): 1987.
  • Finalista (1): 1988.

Europako Superkopa

  • Txapelduna (2): 1973, 1995.
  • Finalista (1): 1987.

UEFA Kopa

  • Txapelduna (1): 1992.

Jokalariak

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Ajaxek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1978-79 UEFA Kopa 1. itzulia Athletic
Ajax
2-0
3-0
Ajax
Athletic
1991-92 UEFA Kopa Final zortzirenak Osasuna
Ajax
0-1
1-0
Ajax
Osasuna

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amsterdamgo Ajax Aldatu lotura Wikidatan