Amund Ringnes uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Satelite bidezko ikuspegia.

Amund Ringnes uhartea Sverdrup uharteetako uharte bat da, Kanadako Nunavut lurraldean daudenak.

78 eta 79 gradu arteko latitudean dago. Ellef Ringnes uhartetik ekialdera dago, Hassel Sounden bidez banatua, Axel Heiberg uhartetik mendebaldera, Cornwall uhartetik iparraldera, eta apur bat urrunago badago ere, Meighen uhartetik hegoaldera, honengandik Peary kanalak banatua dagoelarik. Uharteak 5.255 kilometro karratuko azalera du, hala, azalerari dagokionez, munduko 111. uhartea delarik.

Uharteak bere izena Amund Ringnesen omenez jasotzen du, Otto Sverdrupen espedizioa finantaztu zuenetako bat. Uhartea Norvegiak beretzat aldarrikatu zuen 1902tik 1930ean etsi zuen arte.