Lorient
|
Lorient |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Lorient | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Morbihan (56) Lorient (burua) |
|
| Koordenatuak | 47°45′0″N 3°22′″W / 47.75°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 47°45′0″N 3°22′″W / 47.75°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
| Eremua | 17,5 km2 | |
| Posta kodea | 56100 |
|
| Biztanleria | 58.547 bizt. (2006) | |
| Dentsitatea | 3.345,54 bizt./km² | |
| INSEE kodea | 56121 | |
| http://www.lorient.fr/ | ||
Lorient (bretainieraz An Oriant) Bretainiako hegoaldeko kostaldean dagoen hiria eta portua da, Mor-Bihan departamenduan. Scorff eta Blavet ibaien bokalean dago.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1666. urtean sortu zen hiria, merkataritzako portu bat egiteko Indietako Konpainiari lurrak eskaini zizkiotenean. Lorienteko portua XVIII. mendean garatu zen baina Konpainia desagertu zenean (1770) base militar bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran zehar bonbardaketa ikaragarriak nozitu zituen Lorient hiriak.
Ekonomia [aldatu]
Ekonomia jarduera nagusiak industria (janari industria, ontzigintza, industria mekanikoa, ehungintza), arrantza eta turismoa dira. Aireportua ere badauka.
Kaia [aldatu]
Bizkaiko Golkoan kokaturik, arrantza portu garrantzitsua dauka, Frantziako nagusietakoa Boulogne-sur-Mer eta Concarneau/Konk-Kernekoekin batera. Itsaspekoen base alemaniarra izan zen Bigarren Mundu Gerra garaian.
Kultura [aldatu]
1971. urtetik Lorienteko Interzeltiar Jaialdia ospatzen dute abuztuan.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Lorient/An Oriant hiriko webgunea
- (Frantsesez)"Festival Interceltique"
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.