Ana Aslan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ana Aslan Errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra izan zen (Braila, 1897 - Bukarest, 1988). Lehen Mundu Gerran zaurituak zaindu zituen frontean, Thomas Ionescu kirurgialariari lagunduz. Bera izan zen Errumaniako lehen emakume kardiologoa eta Medikuntzako lehen emakume irakaslea. Geroago geriatrian lan egin zuen Constantin Parhonekin batera. Elkarrekin ikertu zuten zenbait botikak geriatrian duten eragina, besteak beste, Gerovital H3 eta prokainak.

1952an Bukaresteko Geriatria Institutua sortu zuen, eta bera izan zen zuzendari hil arte. Errumaniako eta New Yorkeko Zientzien Akademietako kide izan zen eta baita zenbait herritako Elkarte Gerontologikoetakoa ere (AEB, Txile, Peru, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, eta abarretakoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]