Ana Bolena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ana Bolena (ingelesez Anne Boleyn) Ingalaterrako erregina ezkontide bat izan zen, Pembrokeko lehen markesa. Bere jaiotza urtea 1507an jartzen ohi zen, baina historialari modernoenek 1501ean ezartzen dute (-1536ko maiatzak 19). Ana Henrike VIII.a Ingalaterrakoa erregearen bigarren emaztea izan zen, baita Elisabet I.a Ingalaterrakoaren ama ere. Henri eta Anaren arteko ezkontza, eta azken honen ondorengo exekuzioa erreforma ingelesa izan zen astindu erlijioso eta politiko nabarmenaren hasiera konplexua izan zen. "Ingalaterrak sekula izan duen erregina ezkontiderik eraginkor eta garrantzitsuena" deitu izan dute.

Ana Bolena oso ezaguna da adulterioa, intzestua eta traizioa egotzita burua moztu ziotelako. Oso onartua dago kargu guzti horietatik errugabea zela, eta beranduago Ingalaterrako kultura protestantean martiri bezala gogoratua izan zen, bereziki John Foxeren lanengatik. Bere bizitza eleberri, antzezlan, kantu, opera, telebistako drama eta film ugaritan egokitua izan da, horien artean Anne of the Thousand Days, The Other Boleyn Girl (Bolena ahizpak), The Tudors, The Six Wives of Henry VIII eta Doommed Queen Anne.

Azken urteetan, berari buruzko iritzi akademiko eta historikoa orokorrean aldekoa izan da (neurri handi batean Eric Ivesek 1986an eta 2004an idatzitako bi biografia luzeri esker). David Starkey, David Loades, John Guy, Retha Warnicke eta Diarmaid Maccullochen lanak ere Anaren aldekoak edo honi buruzko miresmena erakusten dutenak izan dira. Joanna Denny eta Karen Lindsey feministaren biografia ezagunek ere antzera jorratu zuten. Salbuespen nabarmengarri bat Alison Weir idazle britainiarraren lanetik dator, honen liburuak, sarri, Anarekin askoz kritikoagoak direlarik.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztabaida bere jaiotzari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartako artxibategi parrokialik ez egoteak Ana Bolenaren jaiotza data zehatza ezartzea ezinezko egin du. XVI. mendetik aurrerako frogak kontraesankorrak dira, zenbait egilek proposatutako beste zenbait datekin. Historialari italiar batek, 1600ean, Ana 1499an jaio zela iradoki zuen, baina Thomas Mooren suhia zen William Roperrek hori baino beranduagoko data bat iradoki zuen, 1512 zehazki. Gaur egun, eztabaida akademikoa bi funtsezko dataren artean dago, 1501 eta 1507, Ivesek, historialari britainiarra eta legetan aditua dena, 1501 urtearen alde egiten du, Retha Warnickek, Anaren biografia bat ere idatzi duen aditu amerikar eta genero historialariak 1507 urtearen alde egiten duen bitartean.

Argudio hau babesten duten idatzizko ebidentzien giltzarria, Anak 1514an idatzi zuen gutun bat da. Frantsesez (bere bigarren hizkuntza) idatzi zion bere aitari, oraindik Ingalaterran bizi zena Anak bere heziketa Herbehereetan osatzen zuen bitartean. Ivesek, gutunaren estiloak eta bere idazkera helduak, Anak, gutun hori idazterakoan hamairu urte inguru izan behar zituela frogatzen duela dio. Hau, neskato batek ohorezko dama izateko izan behar zuen gutxienezko adinetik gertu dago, Ana Margarita erregina erregeordearena izan zenean. Berau XVI. mendearen amaierako kronikari baten adierazpenekin babesten da, Anak, Frantziatik itzultzerakoan hogei urte zituela dioena. Ondorio hauek Warnickek zenbait liburu eta artikulutan zalantzan jartzen ditu, baina frogek oraindik ez dute data bat ere modu erabakigarrian babesten.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ana Bolena