Ana Duato

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ana Duato
Datu pertsonalak
Izen osoa Ana Duato
Jaio 1968ko ekainak 18
Valentzia (Valentziar Erkidegoa, Espainia)


Ana Duato (Valentzia, Espainia, 1968ko ekainak 18) aktore espainiarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentzian jaio zen 1968ko ekainak 18an. Oso gaztetatik antzezlanetan arituz, zineman Basilio Martín Patino zuzendariaren eskutik debutatu zuen, honen Madril izeneko filmean lan eginez 1987an.

Ospea eta errekonozimendua lortu zituen telebistan eginiko bere lanen ondorioz, non telesail ugari eta oso ezagunetako protagonista izan zen. 1989an Pedro Masók ekoitzitako Brigada Central telesaileko atal batean agertu zen, non lehen aldiz topo egin zuen Imanol Ariasekin, beranduagoko telesailetan berarekin oso lotua egongo zen aktorea. 1992an Celia telesailean parte hartu zuen, José Luis Borauk eta Carmen Martín Gaitek eginiko Elena Fortunen ipuinen egokitze arrakastatsua. Bi urte beranduago, Juanjo Puigcorbérekin batera Villarriba y Villabajo telesaileko protagonista izan zen, telebistako emakume aktore hoberena bezala Zilarrezko Fotogramas sarirako izendatua izan zen komedia erako lana.

1996an bere zinemako karrera sendotu zuen. Pilar Mirók Marcelaren papera ematen dio El perro del hortelano antzezlanaren bere egokitze gogoangarrian, eta elkarlan emankor bat hasi zuen Mario Camus zuzendari kantabriarrarekin, honen Adosados eta El color de las nubes filmeetan paper protagonistak eginez.

1997an itzuli zen telebistara Médico de familia telesailean. Zilarrezko Fotogramas sari bat lortu zuen eta telesaila utzi zuen bere lehen semea erditu ondoren. 1998an Querido maestro telesaileko aktore protagonista taldera batzen da, berriz ere Imanol Ariasekin, eta beranduago Mediterráneo telesaila protagonizatzen du, bere antzezpen aldagarritasuna erakusten duten drama eta komediaren arteko telesailak.

Gerardo Herrerok 2000n eginiko Las razones de mis amigos filmean parte hartu ondoren, Ana Duatok Severo Ochoa zientzialariaren emaztearen papera egin zuen TVEk aipaturiko zientzialari asturiarrari eskainitako Severo Ochoa, la conquista de un Nobel izeneko luxuzko ekoizpenean, arrakasta berri bat, laster, bere paperik ezagunena den Mercedes Alcántarenarekin berretsiko duena Cuéntame cómo pasó telesailean, beste behin Imanol Ariasekin, eta zortzi urte hauetan erabateko dedikazioa izan duena. Beste errekonozimendu batzuen artean, 2005ean egin zen Emmy Nazioarteko Sarietarako europar erdifinalista bezala aukeratua izan zen emakumezko aktorerik hoberenaren mailan.

Ana Duato bere arlo pertsonalean bere lan solidarioagatik nabarmentzen da, UNICEFeko borondate oneko enbaxadorea izanik eta proiektu humanitario ezberdinetan parte hartuz, 2006an Nigerrera eraman zuena kasu.

Nacho Duato dantzari eta koreografo ospetsuaren lehengusina da. Miguel Ángel Bernardeau ekoizlearekin ezkonduta dago, honekin bi seme-alaba dituelarik: 1996an jaio zen Miguel eta 2004an jaio zen Maria.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Cuentame.jpg
Ana Duato Cuéntame cómo pasó telesaileko gainontzeko aktore protagonistekin.

Sariak eta hautagaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Emmy Sariak

  • Europar erdifinalista telebistako emakumezko aktorerik hoberenaren mailan (2005)

Zilarrezko Fotogramas Saria

  • Telebistako emakumezko aktorerik hoberena (1997, 2002, 2003)
  • Telebistako emakumezko aktorerik hoberenerako hautagaia (1995, 2004)

Urrezko TP Sariak

  • Emakumezko aktorerik hoberena (2001, 2002, 2003, 2006)
  • Emakumezko aktorerik hoberenerako hautagaia (2004, 2005, 2007)

Aktoreen Elkartearen Sariak

  • Telebistako emakumezko aktore protagonistarik hoberenerako hautagaia (2003, 2004)

Espainiako Telebistako Akademiaren Sariak (ATV sariak)

  • Emakumezko aktorerik hoberena (2007)
  • Emakumezko aktorerik hoberenerako hautagaia (2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008)

Zapping Sariak

  • Emakumezko aktorerik hoberena (2004, 2005)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]