Ana Figueras

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ana Figueras Castellano (Cáceres, Espainia, 1955eko maiatzaren 24) Nafarroako Ezker Batuako politikaria da, egun Nafarroako Parlamentuko kide dena.

Bizitza

Urtebete zeukala bere gurasoak Eibarrera joan ziren, eta bertan 19 urte bete arte bizi izan zen. Orduan SKF enpresan lan egiten zuen bere aita Tuterako lantegira eraman eta familia guztia Tuterara joan zen. Nafarroako Ezker Batua alderdiko Tuterako zinegotzia den Eduardo Pérezekin ezkonduta dago eta alaba bat dauka.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.