Ana Komnena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ana Komnena, grezieraz Άννα Κομνηνή, Anna Komnēnē, (1083ko abenduaren 1a - 1153) bizantziar printzesa eta historialari bat izan zen, Alexiada lanaren egilea.

Alexo I.a Komneno enperadorearen alaba nagusia, literatura bizantziarrean, historian, geografian, mitologian, eta are filosofian ere aditu bihurtu zuen heziketa arduratsu bat jaso zuen. 1097an Nizeforo Brienniorekin ezkondu zen, tronurako antzinako erregegai baten semea zena. Bere ama Irene Dukasekin batera, azpijokoan aritu zen, Alejo I.ak, oinordeko bezala, Anaren senarra izenda zezan, Anaren anaia zen Joan II.a Komnenoren ordez. Bere anaia Joan II.a Komneno tronura iritsi zenean, ama eta alaba monasterio batetara erretiratu ziren. Han, Anak, "Alexiada" idatzi zuen, bere aita Alejo I.aren erregealdiaren historia bat, grezieraz, hamabost liburutan banatua. Lanak, 1148an amaitua izan zena, bere aitaren karrera politikoa kontatzen du 1069tik 1118an hil zen arte. Bere senar Nizeforo Briennio idazten hasi zen, eta, 1137an hil zenean amaitu gabe utzi zuen historiaren jarraipena da.

Ana Komnena, berri zehatzik dagoen lehen emakumezko historialaria da. Bere ereduak, Tuzidides, Polibio eta Xenofonte greziarrak dira, eta, bere estiloa, garai hartako bizantziar literaturako atikotasunagatik bereizten da. Bizantziar Inperioaren babeslea orokorrean eta bere familiarena bereziki, bere anaia Joan izan ezik, bere lanean, gorroto eta mespretxu bereziarekin ikusten ditu latindar gurutzatuak.