Ana María Matute
- Artikulu hau idazle katalanari buruzkoa da; Errioxako udalerria gaitzat duena beste hau da: Matute
![]() Ana María Matute idazlea. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Ana María Matute Ausejo | |
| Jaio | 1925eko uztailaren 26a | |
| Bartzelona (Katalan Herriak) | ||
Ana María Matute Ausejo (Bartzelona, 1925eko uztailaren 26a - ), idazle katalanaa, gaztelaniaz idazten duena. Espainiako RAE hizkuntza-akademiako kidea da.
[aldatu] Obra
Ana María Matuteren eleberrigintzan gehien agertzen diren gaiak komunikazio falta eta ihesa dira. Kontakizun guztien hasieran erakusten duen joera errealista formaren barrokotasuna bilakatzen da amaieran.
Lehen eleberriak Los Abel (1948, Abeldarrak) eta Fiesta al noroeste (1953, Jaia ipar-mendebaldean) izan ziren.
Hiru eleberri egin zituen Espainiako Gerra Zibila gaitzat hartuta: Los mercaderes (1960), Los soldados lloran de noche (1964, Gudariek gauez negar), eta La trampa (1969), bere eleberririk onentzat emana.
Matuterenak dira halaber: La torre vigía (1971) eleberria, eta Los niños tontos (1956, Ume ergelak), El tiempo (1959, Denbora) ipuin-liburuak, irakurle gazteentzat eginak.
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Gaztelaniaz) Ana María Matuteren webgune ofiziala
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
