Anabaptismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
David Joris, anabaptismoaren liderretako bat

Anabaptismoa Alemaniako doktrina protestantea, Thomas Münzerren inguruan osatu zena 1521 aldera. Ebanjelioaren irakurketa estu bati loturik, ezinbestekoa zen, anabaptisten iritziz, kristau helduek bigarren bataioa egin zezaten. Erreforma gizartean ere burutu zedila eskatzen zuten.

Martin Lutherren aurkari gogorrak ziren, Laborarien Gerra piztu eta bultzatu zuten anabaptistek, baina suntsitu egin zituzten 1525ean. Bizirik iraun zutenek Münster hartu eta «Siongo erreinu» komunitarioa sortu zuten (1532-1535, Jean Leydekoa); amore eman ondoren, ordea, izugarrizko zapalkuntza jasan behar izan zuten. Erlijioari dagokionez, menonitak eta bautistak dira mugimendu anabaptistaren nolabaiteko ondorengoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anabaptismo Aldatu lotura Wikidatan