Anai-arrebak
Wikipedia(e)tik
Anai-arrebak edo neba-arrebak guraso bereko senideak dira[1].
Gizonezko batentzat, bere gurasoen beste semeetako bakoitzak anaia du izena[2]; emakumezko batentzat, berriz, bere gurasoen semeetako bakoitzak neba du izena[3].
Era berean, gizonezko batentzat, bere gurasoen alabetako bakoitzak arreba du izena[4] eta; emakumezko batentzat, bere gurasoen beste alabetako bakoitzak ahizpa izena du[5].
Hona hemen:
| Semea | Alaba | |
| Gizona | Anaia | Arreba |
| Emakumea | Neba | Ahizpa |
Motak [aldatu]
- Haurriderdia, biologia edo adopzioaren bitartez aita ala ama bera duten anai-arrebak.
- Anaia sabelkide, sabel-anaia eta antzekoak, amaren sabelean aldi berean zeuden anai-arrenak.
- Bular-anaia edo ugazanaia, emakume berak bularturiko pertsonak nahiz eta senideak izan ez. Egun arraroagoa da, baina inudeak edo hazamak beharrezkoak zirenean ohikoa zen.
Genetika [aldatu]
Aita eta ama berak dituzten anaia-arrebek ADNren %99,99a partekatzen dute. Biki monozigotikoek, berriz, ADN bera dute.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Anai-arreba, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=anaiarreba
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Anaia, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=anaia
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Neba, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=neba
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Arreba, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=arreba
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Ahizpa, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=ahizpa
|
|||||||||||||||||
| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |