Anar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anar, Tolkienek, bere Erdialdeko Lurraldeari buruzko legendarium ospetsuan, Eguzkia izendatzeko erabiltzen duen izena da.

Eguzkia, Anar, Anor, Vasa Suzko Bihotza, Aurpegi Horia eta Eguneko Izarra ere deitua, Vardak sortu zuen, hasiera batean Lurra argiztatzen zuten Valinorreko Bi Zuhaitzak suntsituak izan ondoren, eta Laurelinen, urrezko zuhaitzaren azken frutua erabiliz egin zuen, Aulëk eraikitako txalupa batean jarriz, Arien boteretsuak tripulatzen zuena.

Hala sorturiko eguzkia, zerutik gidatua izan zen, Valinorren gainetik eta Mendebaldeko Itsasoa baino haratago, eta, honegatik, lehen egunsentia, Mendebaldean ikusi zen, eta ez Ekialdean, gaur egun gertatzen den bezala.

Eguzkiak igortzen zuen argiak, lurra biziz elikatu zuen, denbora luzean ilunpean egon zirenak, Melkorrek Valarren Lanparak suntsitu zituenetik. Eguzkiaren argiak, itxaropena eman zien elfoei, esnatu zirenetik, soilik izarren argipean bizi izan zirenak. Baina, eguzkia Mendebaldean jaiotzen zen bitartean, lehen gizakiak, Erdialdeko Lurraldearen mendebaldean esnatu ziren, eta, honela, zeruan argi egiten zuen argi berria, munduari buruz izan zuten lehen irudia izan zen. Gertaera honen ondorioz, elfoek, gizakiak, "Eguzkiaren haurrak" deitzen dituzte.

Lehen unetik, baita Eguzkiaren Hirugarren Aroan ere, eguzkiaren argiak botere handia du izaki gaiztoen eta ongiaren etsaien aurka. Adibidez, orkoak, eguzkiaren argiarekin ahuldu egiten ziren (handik denbora batera, Saruman eta Sauronek, euren arteekin, hau gainditzeko modua aurkitu zuten arren). Argi honek beronek, Trolak harri bihurtzeko ahalmena zuen.

Mendebaldean lehen egunsentia gertatu ondoren, Vardak, Eguzkia betirako zeruan egongo zela erabaki zuen, bere lagun Ithil (Ilargia)rekin batera. Baina Lorien eta Estëk, Vardari halakorik ez egiteko esan zioten, honela loa eta atsedena mantentzeko, eta egun horretan ezkutatu zen Eguzkia lehen aldiz, Ekialdetik berragertzeko gaur egun bezala.

Oharra: Tolkienen mitologian, euskal mitologian bezala, eguzkia, emakumezkoa da, emakume Maia bat zen eguzkia doan txalupa tripulatzen zuena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]